Joandako barikuan, otsailak 20, Laminoren bazkideen Batzar Orokorra egin zan 45 Laminokideren aurrean. Bertan, 2025eko balantze ekonomikoa aurkeztu zan eta 2026rako aurreikusitako ekintzen plangintzea balorau zan.
Era berean, zuzendaritza-talde barria be aurkeztu genduan: Ibai Milikua izango da zuzendaria eta Julen Ipiña zuzendariordea. Diruzain lanetan Amaia Astondoa arituko da, eta idazkari lanetan Jokin Garriga, besteak beste.
Lamino Kirol Klubaren funtzionetako eran emon diran aldaketen barri emotea be lehenetsi zan batzarrean. Ordainketa modu desbardinak ezarteaz gainera, Laminok webgune barria dauka, eta bertan hainbat kudeaketa egiteko aukerea egongo da: urtekeren izen-emotea, materialaren alokairua, dendea…
Batzar Orokorra mokautxo bategaz amaitu genduan, Lamino Etxe barriari merezidu dauan inaugurazinoa emoteko.
GORA LAMINO ETA LAMINOKIDEAK!