JARDUERAK/ ACTIVIDADES

Jarduerak: Naiara Hernández

672 39 03 89/ 943 89 91 84

jakingura@jakintzaikastola.eus

Kirola: Aitor García 692 84 93 62

kirola@jakintzaikastola.eus

Uda ona pasa!.mp4

JARDUERAK/ACTIVIDADES

Kultura, kirola, artea, dantza eta musika jorratzen dituzten jarduerak eskaintzen ditu Jakingurak, eguerdietan eta arratsaldeetan.

Jakingura ofrece actividades en torno a la cultura, el deporte, el arte, la danza y la música, a los mediodías y por las tardes.

HH4-HH5-LH1-LH2 mailako ikasleentzat

JARDUERA SORTA, KUOTA FINKOAN

Informazio gehiago hemen, sartu ikustera!

Para los cursos HH4-HH5-LH1 y LH2PACK DE ACTIVIDADES, A CUOTA ÚNICA

Más información aquí, ¡descúbrelos!

PLAY TIME

HH4-LH3

Play Time-ekin elkarlanean eskaintzen da ingelesa ikasteko jarduera hau. Ikasleekin ingelesa erabiliz, ordubete dibertigarria pasatzea da helburua.

Gai desberdinak landuko dira hiztegi zehatza ikasteko, batzuk aipatzearren, lanbideak edo piratak. Era berean, ekintza aukera zabala eskaintzen du Play time-k: jokuak, jostailuak, ipuinak, mozorroak, musika, eskulanak eta abar.


Se ofrece junto a la academia de inglés Play Time, y el objetivo es disfrutar de una hora ¡completamente en inglés!

Se trabajan distintos temas, desde los piratas a las profesiones, con el objetivo de trabajar léxico específico. Además se incorporan una gran variedad de actividades como juegos, juguetes, cuentos, disfraces, música, manualidades y más.

ZUMBA

HH4-LH3

Ariketa fisiko, joko eta dantzaren arteko nahasketa bat da Zamba.

Haurrei egokitutako koreografiak egiten ditugu eta herrialde desberdinetako dantzak ezagutzen ditugu, haien ohiturak eta ezaugarriak ikasiz.

Zumbak koordinazioa eta memoria hobetzen laguntzen die, gorputzarekin adierazten ikasten dute, malgutasuna hobetzen dute, tentsioak askatzen dituzte, eta esfortzua eta talde lana bezalako balioak barneratzen dituzte.


Zumba es una mezcla entre ejercicio físico, baile y juegos.

En clase, se realizan coreografías adecuadas a las/los niñas/os. Se bailan danzas de distintos países del mundo, a través de las cuales se aprenden sus costumbres y tradiciones.

La zumba les ayuda a mejorar su coordinación y memoria, se divierten, les ayuda a expresarse a través de su cuerpo, ganan flexibilidad, liberan estrés y aprenden valores como el esfuerzo y el trabajo en equipo.

MUSIKA ETA INSTRUMENTUA

HH4-LH2

Jakintza Musika Eskolarekin elkarlanean antolatuta. Musikarekiko sentsibilizazio programa da, garapen integralerako oinarrizko gaitasunak lantzen dituena, etorkizunera begira, ikasleak musika irakaspen zehatz baterako prestakuntza izan dezan.

LH 1en eta LH 2n instrumentu tailerrarekin osatzen da. Bigarren fase honetan, instrumentuen ezaugarriak, doinuak eta teknikak ikasten dira.


En colaboración con Jakintza Musika Eskola, se trata de un programa de sensibilización musical que trabaja las competencias básicas para el desarrollo integral y que, de cara al futuro, proporciona formación para un aprendizaje musical más concreto.

En LH 1 y LH 2 se complementa con el taller de instrumentos. En esta fase, de un modo práctico y divertido, se aprenden las características, sonidos y técnicas de distintos instrumentos.

MENDIZALETASUNA

HH3-LH6

Lagun arteko giroan mendiaz gozatzeko aukera polita da.

Inguruko mendietara antolatzen dira txangoak, irteeraren zailtasunaren arabera, haurrak kurtsoka sailkatuz.


El objetivo es disfrutar de la montaña entre amigos.

Las excursiones se organizan a los montes de al rededor y se adaptan, en función de la dificultad, a los distintos cursos.

EUSKAL DANTZA

HH4-LH4

Antiguotarrak Euskal Dantza Taldearen eskutik egiten da jarduera, euskal dantzak sustatzeko helburuz.

Urtean zehar hainbat ekitalditan hartzen da parte: Olentzero eta Mari Domingiren etorreran (abenduak 23), iñude eta artzaietan (otsaila), San Joanetan, Dantzari txiki egunetan (Astigarragan eta Añorgan).


La actividad se realizada de la mano de Antiguotarrak Euskal Dantza Taldea, con el ánimo de fomentar los bailes vascos entre las/los jóvenes del barrio.

Se organizan diferentes actividades a lo largo del curso: bienvenida a Olentzero y Mari Domingi (23 de diciembre), iñude eta artzaiak (febrero), fiestas de San Juan, "Dantzari txiki eguna" (Astigarraga, Añorga).

JOLASHEZI

LH1-LH2

Eskola Kirolerako hastapena.

Haurren garapen motorra, kognitiboa, afektiboa eta sozialak lantzen dira.


Iniciación a Eskola Kirola.

Es un programa en el que se trabaja el desarrollo motor, cognitivo, afectivo y social de los menores.

ESKOLA KIROLA

LH3-LH6

Kirol ezberdinen lanketaren bidez, talde lana eta haurren arteko harreman osasuntsuak bultzatzen dira.

Lehiaketari baino, ondo pasatzeari eta balioak ikasteari emango zaio garrantzia.


A través de distintos deportes, se fomentará el trabajo en equipo y la interrelación entre las/os niñas/os.

Se dará más importancia a la diversión y al aprendizaje de valores, que a la propia competición.

YOGA

LH1-LH3

Yogaren bidez, haurrek euren buruarekin konektatzeko aukera izango dute, eta hori oso garrantzitsua da kanpo estimulu asko jasotzen ditugun gizarte honetan.

Haurrei egokitutako jarrerak, arnasketa-ariketak eta erlaxazio-metodoak erabiliko ditugu. Estresari, gatazka-egoerei eta kontzentrazio faltari aurre egiten lagunduko die yogak.


A través del yoga las/os niñas/os tendrán la oportunidad de conectarse consigo mismos, algo esencial en una sociedad llena de estímulos.

Utilizaremos propuestas, ejercicios de respiración y métodos de relajación adecuados a las/os niñas/os. Gracias al yoga aprenderán a hacer frente a problemas como el estrés, las situaciones de conflicto y la falta de concentración.

ARTEA

HH4-HH5-LH1-LH5-LH6

Eskolako arte plastikoen programa osatzera dator jarduera. Helburu nagusia haurrak artearen ezagutzarako motibatzea da, esperimentatuz, hausnartuz, jolastuz, mintzatuz, eta batez ere, artearekin jolastuz eta dibertituz!

Sorkuntza lantzeko gunea izango dira tailerrak. Teknika eta material desberdinak erabiliko dira adierazpen artistikoa lantzeko. Bakarka edo taldean, pintura, eskultura, marrazketa edo collagea bezalako teknikak landuko ditugu alanbreak, kartulinak, pintzelak, eskuak, eta abar erabiliz.


Actividad que pretende completar el programa de artes plásticas que ofrece la ikastola. El objetivo principal es motivar al alumnado para que comience a conocer el extenso mundo artístico, mediante la experimentación, investigación, diálogo, y, sobre todo, a través de la diversión y el juego.

Los talleres serán un lugar donde desarrollar la creatividad. Se utilizarán diferentes técnicas y materiales para trabajar la expresión artística. En grupo o de forma individual, se utilizarán manos, pinceles, cartulinas o alambres, para dar forma a técnicas como el collage, la pintura, el dibujo o la escultura.

XAKEA

LH1-LH6

Euskal Xake Eskolarekin batera, adiskidetasuna, talde lana, errespetua eta batez ere, elkarrekin ikastea eta oso ondo pasatzea dira xakearekin zabaldu nahi ditugun balioak.

  • LH1-LH2: Piezen mugimenduak, balioak eta oinarrizko jake mateak .

  • LH3-LH4: Partidaren hiru faseak bereiztu: hasiera, joko-erdia eta bukaera.

  • LH5-LH6: Ideia estrategikoak, planteamendua eta kokalekuak taktikoki erabakitzea.


Junto a la Euskal Xake Eskola, amistad, trabajo en equipo, respeto y sobre todo aprender y pasarlo bien son los valores que queremos transmitir con el ajedrez.

  • LH1-LH2: movimientos de las piezas, funciones de cada una y jaque mates básicos.

  • LH3-LH4: diferenciar las tres fases del juego: apertura, medio-juego y final.

  • LH5-LH6: ideas estratégicas, planteamientos y posicionamientos tácticos.

PANDEROA

LH1-LH6

Panderoaren bidez, trikitixaren munduan murgilduko gara. Musika gertu sentitu eta musikaz gozatuko dugu.

Perkusiozko instrumentu denez, panderoa jotzen ikasteaz gain, gorputz koordinazioa eta erritmoa ere landuko ditugu. Trikiti munduaren errepertorioa ezagutu eta hainbat abesti ikasiko ditugu. Euskal kultura eta Euskal Herriko tradizioko musika ezagutzeko aukera bikaina.


A través del pandero nos adentraremos en el mundo de la trikitixa. Sentiremos la música cerca y disfrutaremos de ella.

Es un instrumento de percusión, por lo que, además, de aprender a tocar el pandero, trabajaremos la coordinación corporal y el ritmo. Tocaremos repertorio del mundo de la trikitixa y aprenderemos muchas canciones. Una magnífica oportunidad para descubrir la cultura vasca y la música tradicional de Euskal Herria.

ABESBATZA

LH3-LH6

Donostiako Orfeoiarekin elkarlanean sortutako jarduera.

Urtean hainbat kontzertu eskaintzen ditugu. Gabonetan, Kursaalen, Unicefeko kontzertuan parte hartzen dugu Orfeoi txikiarekin eta gaztearekin batera, auzoko parrokian ere abesten dugu gabonetan. Kurtso amaieran, Victoria Eugenian eskaintzen dugu emanaldia eta ikasturtean zehar eskolako ikaskideei ere abesten diegu.


Esta actividad se realiza de la mano del Orfeón Donostiarra.

Durante el curso ofrecemos varios conciertos. En navidades, participamos en el concierto de Unicef en el Kursaal junto al orfeoi txiki y juvenil, también cantamos en la parroquia del barrio. Al final de curso actuamos en el Victoria Eugenia y durante el curso, ofrecemos varios conciertos al resto del alumnado.

ESKU PILOTA

LH3-LH6

Laguntasuna, aurkarienganako errespetua, irabazten eta bereziki galtzen ikasiko dugu esku pilotan.

Neskei zein mutilei zuzenduta, aukera berdintasuna eta pilotazaletasuna bultzatzen ditugu, primeran pasatzeaz gainera. Izurun P.K.K Antiguako Pilota Eskolarekin elkarlanean.


A través de la pelota a mano trabajamos la amistad, respeto hacia el contrario, a ganar y sobre todo a perder.

El objetivo es favorecer la igualdad de oportunidades tanto a chicas como a chicos, e impulsar la afición por la pelota, además de pasarlo genial. En colaboración con Izurun P.K.K Antiguako Pilota Eskola.

ANTZERKIA

LH4-LH5-LH6

Sormena garatzen laguntzen die antzerkiak haurrei. Gainerako ikaskideekin harremanetan jartzen laguntzen die eta adierazteko gaitasuna hartzen dute, bai hitzez eta bai gorputzez.

Memoria ere estimulatzen du, testuak eta gidoiak ikasi behar dituztelako.


El teatro es una disciplina que ayuda a mejorar la creatividad del alumnado. Les ayuda a relacionarse con los demás y adquieren habilidades para expresarse, tanto orales como corporales.

Además, estimula su memoria, ya que deben memorizar textos y guiones.

ATLETISMOA

LH4-LH6

Jakintza Atlestismo Klubean, atletismoarekiko interesa eta motibazioa pizten ahaleginduko gara.

  • Oinarrizko trebetasunak: korrika egitea, jauzi egitea eta jaurtitzea.

  • Atletismo-modalitate ezberdinak: errelebo-lasterketa, abiadura-lasterketa, iraupen-lasterketak, pisu jaurtiketa, vortex-jaurtiketa, luzera-jauzia, jauzi hirukoitza, altuera-jauzia eta proba konbinatuak.

  • Oinarrizko gaitasun fisikoak: abiadura, erresistentzia, indarra, malgutasuna eta horiekin lotutako jolasak eta testak.


En Jakintza Atlestismo Kluba, se fomentará el interés y la motivación por el atletismo.:

  • Hábilidades básicas: correr, saltar y lanzar.

  • Modalidades del atletismo: carreras de relevos, carreras de velocidad, carreras de tiempo, lanzamiento de peso, lanzamiento de vortex, salto de longitud, triple salto, salto de altura y pruebas combinadas.

  • Capacidades físicas básicas: velocidad, resistencia, fuerza, elasticidad y juegos y tests relacionados con ellos.

ESKALADA

LH4-LH6

Fortuna Kirol elkartearekin batera antolatzen da eskalada.

Ingurune egonkorretan (rokodromoetan), zein eremu bertikal ez-egonkorretan egingo dute eskalada.

  • Oinarrizkoa teknikak: arnesa janztea, oinarrizko korapiloak egitea, gorputzaren pisua eta besoen kokapen egokia, atseden-uneak, heldulekuak hartzeko erak eta rappelatze teknika.

  • Oinarrizko materialak: soka, arnesa, katu-oinak, mosketoiak, espres zinta, grigria, saskia, kaskoa, magnesio-poltsa eta -hautsak.

  • Espazioaren pertzepzioa eta kudeaketa: arriskuak ikustea, saihestea, segurtasuna bermatzea.

  • Emozioen azterketa: norbere emozioez jabetzea, autorregulatzea eta autoestimua hobetzea.


Escalada se organiza junto al Club Deportivo Fortuna.

Se realizarán actividades de escalada en zonas estables (rocódromo) y en zonas verticales no estables.

  • Técnicas básicas: ponerse el arnés, principales nudos, control del peso del cuerpo, colocación de los brazos, descansos, cómo agarrarse y técnica de rappelar.

  • Material básico: cuerda, arnés, piés de gato, mosquetones, cinta espres, grigri, cesta, casco, bolsa de magnesio y polvo.

  • Percepción y manejo del espacio: detectar el peligro, esquivarlo y garantizar la seguridad.

  • Emociones: detectar las emociones, regularlas y mejorar la autoestima.


MAHAI TENISA

LH4-LH6

Mahai tenisarekiko zaletasuna piztu nahi da, kirol honekin disfrutatu eta ondo pasatzeko.

Mahai teniseko materialaren ezagutza eta erabilpena landuko da, oinarrizko arauak ikasiko dira; eta, espazioarekiko eta pelotarekiko koordinazioa landuko dira. “Top Spina", hau da, pelotari efektu ezberdinekin ematea ere, landuko da saioetan.

1-1en eta 2-2ren aurkako partidak jokatuko dira.


Se creará interés hacia el Ping-pong como deporte, con el objetivo de disfrutar y pasarlo bien.

Se trabajarán el conocimiento y uso del material de Ping-Pong, las principales reglas, la percepción del espacio y la coordinación entre pelota y pala, los distintos calentamientos de Ping-Pong y el “Top Spin”: los distintos efectos para dar a la pelota.

Se enseñará a jugar partidos de 1-1 y 2-2.

IGERIKETA

LH5-LH6

Igeriketako estiloen teknika ezberdinak landuko dira. Benta Berriko kiroldegian egingo da.

Kirol honekiko interesa eta motibazioa piztuko da, kirol honetaz disfrutatzeko eta ondo pasatzeko helburuarekin.


Se trabajarán las distintas técnicas de los distintos estilos de la natación. Se realizará en el polideportivo de Benta Berri.

Se transmitirá el interés y la motivación hacia la natación, con el objetivo de disfrutar y pasarlo bien practicando este deporte.

MEKANOGRAFIA

LH5-LH6

Kupply Learn by playing online plataformari esker, ikasiko dugu mekanografia. Oso trebezia lagungarria da. Atz guztiak erabiliz eta teklatura begiratu gabe, erraz idazten ikasiko dugu.


Gracias a la plataforma online Kupply Learn by playing aprenderemos a escribir de forma rápida y eficaz, utilizando todos los dedos y sin necesidad de mirar al teclado. La mecanografía es una destreza fundamental en la actualidad.

Jarduerak: Naiara Hernández

672 39 03 89/ 943 89 91 84

jakingura@jakintzaikastola.eus

Kirola: Aitor García

692 84 93 62

kirola@jakintzaikastola.eus