Olentzero eta Mari Domingirekin kantuan

Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingirekin batera, kantuan eta kalejiran atera ziren Jakintza Ikastolako ikasle zein gurasoak.


Ikusi bideoa eta gozatu irudiekin.

Euskararen eguna

Antiguako Gau Beltza

ANTIGUAKO GAU BELTZA 2023.mp4

Esker hitzak besterik ez ditugu. 

Harro sentitzen gara gure eskolaz eta baita auzoaz ere. Zuen partaidetza izugarria izan da eta denon artean jaia, oso giro onean, aurrera eramateko gai izan gara, beraz, maitasun osoz esker bideoa prestatu dizuegu.

Honekin batera, Antiguan berreskuratzen eta berrasmatzen ari garen Gau Beltza ospakizuna antolatzeko taldean sartzera animatzen zaituztegu. 

Badakigu urrun geratzen dela baina jakingainean jarri nahi zaituztegu talde zoro hau irekia dagoela, beraz ikasturte bukaera aldera gure berri izango duzue. 

Espero dugu bideoaz disfrutatzea.

Eskerrik asko guztiei!!

Guraso euskaldun hori:                                                              

Sarritan kexatzen gara pantailetan ez dagoelako euskarazko eduki askorik… eta erabat zilegia da kexa eta aldarrikapena, noski, gure eskubidea baita pantailetan ere euskaraz bizi ahal izatea. 

Baina, ezagutzen al ditugu euskaraz dauden edukiak? Ba al dakigu non topa ditzakegun? Kontsumitzen al ditugu? Hona hemen euskarazko baliabideak aurkitzeko hainbat tresna: 

1. ZERNONIKUSI.EUS: Streaming Plataformetan eta Youtuben dauden ehundaka euskarazko eduki zein plataformetan topatu ditzakegun jakiteko ezinbesteko weborria. Baita zinemetako euskarazko eskaintza eguneratua ere. Sartu eta kuxkuxeatu!                   

2. PRIMERAN.EUS: Duela hilabete, EUSKARAZKO STREAMING PLATAFORMA BAT sortu dute, SmartTV (Samsung, LG), smartphone, tablet zein interneterako. GooglePlay eta Applestoren ere eskuragarri! Gainera dohainikoa da! Kontu bat sortu eta lixto! Eman izena! 

3. EUSKAL-ENCODINGS.EUS/AURKIBIDEA:  Erakundeek eta nazioarteko enpresek euskaraz eskuragarri jartzen ez dituzten milaka eduki aurki ditzakezu bertan, MEGAn online ikusteko edo deskargatzeko aukerarekin. Proba ezazu! 

4. 3KLUBA, ZNITB eta PRIMERAN app-ak: smartphone eta tabletetan milaka euskarazko eduki dohan ikusteko.                                                                                           

5. Euskarazko ikus-entzunezkoen BALIABIDE ZERRENDA. Mezu honekin batera, Pantailak Euskaraz ekimenetik euskarazko baliabideak topatzeko prestatutako zerrenda bidaltzen dizugu. Gozatu ezazu, eta partekatu ezazu!                                                       

Aisialdiak eta pantailek erabateko eragina dute gure hizkuntza ohituretan… beraz, saia gaitezen pantailak kontsumitzen ditugunean hau euskaraz egiten.

Haurren aurrean, helduok heldu!

PANTAILAKEUSKARAZ.eus Baliabide Zerrenda

JARDUERAK 2023-2024

Jardueren informazio zehatza mailaka/ Información de las actividades por cursos

JARDUERAK 22-23.mp4

Gustu guztietarako jarduerak

HH3tik LH6ra bitarteko ikasleek jarduera asko eta oso ezberdinak probatzeko eta egiteko aukera izan dute ikasturtean zehar. 

Gustu eta zaletasun guztietarako jarduerak eskaintzen ditu Jakingura Jakintza Ikastolako Familien elkarteak. Arteari, kirolari eta dantzari loturiko ekintzak  izan dira gehien bat, eta eguerdietan nahiz arratsaldetan egiteko aukera izan da.  

Datorren ikasturteari begira, beste horrenbeste eskaini da. 

"Gatazkak" dokumentala

LH6ko ikasleek gatazken inguruko dokumentala aurkeztu dute

Ikasturtean zehar egin duten lanketaren emaitza izan da eskola komunitatearen aurrean aurkeztu duten "Gatazkak" izeneko dokumentala. LH6ko ikasleak arduratu dira ekoizpen audiobisualaren prozesu osoaz. 

Eskolako hainbat eragileri egin dizkiete elkarrizketak; besteak beste, eskolako zuzendariari, jangelako arduradunari, kirol begirale bati eta ikasle bati. 

Haiek esandakoan oinarrituta eta gatazken kudeaketa ardatz hartuta josi dute dokumenatal itxurako bideoa. Proiektu honen helburua zera izan da: gatazken gainean hausnartzea eta gatazkak era baketsuan konpon daitezkeela ikustea eta jabetzea. 

Jakintza ikastolak Ikertze Kultur elkartearekin elkarlanean eginiko lana izan da. 

Jaialdi bikaina ospatu dugu

Dantzari apartak dira Jakintzako ikasleak

Jakintza ikastolako ikasleak

Hamaika zapore dastatu ditugu

Ongi etorri eskolara programako kideak

Udako udalekuak martxan!

Izen ematea zabalik, formulario honetan

Elkar ezagutu gaitezen

Datorren asteazkenean, maiatzaren 3an, ikastolako gurasoei eta irakasleei zuzendutako "kulturarteko harremanen" inguruko kafe tertulia egingo dugu, beheko eskolan. 

Bertan, Familia Laguna Programan parte hartzen duten familia batzuk beraien esperientziak kontatuko dizkigute. Eta, bide batez, harreman hauek duten garrantziaz eta eskaintzen dizkiguten onurez hitz egingo dugu.

Animatu gerturatzera, hausnartzera eta zuen esperientziak partekatzera!! 

Merienda eta zaintza zerbitzua egongo da

El próximo miércoles, 3 de mayo, realizaremos un café tertulia dirigido a padres, madres y profesorado de la ikastola, en el que hablaremos en torno a las "relaciones interculturales". 

Las familias que participan en el Programa Familia Laguna nos contarán sus experiencias; y, asimismo, se hará hincapié en la importancia de estas relaciones y los beneficios que nos aportan. 

¡Animaos a participar, reflexionar y compartir vuestras experiencias!

Habrá merienda y servicio de guardería


Jakintza Ikastolako Kulturarteko Talde Eragileajakintza.ongietorrieskolara@gmail.com

688 605 300 (Helena)


Eskola kirola mistoa, anitza eta parte hartzailea

Jakintza ikastolak E2 izeneko Eskola Kirola programan parte hartzen du. Proiektu  honen helburua da lehiari baino, parte hartzeari garrantzia ematea. Honela, haurrek kirol ezberdinak probatuko eta ikasiko dituzte; eta, neska mutilek talde mistoetan jokatuko dute.  

2021-22 ikasturtean ekin zion Jakintzak E2 proiektuari Donostiako beste zortzi ikastetxerekin batera, hasiera batean, proiektu pilotu gisa. Arrakasta ikusita, jarraipena emango zaio E2 proiektuari, baina aurrera egiteko, ezinbestekoa izango da administrazioaren babesa. Hori dela eta, Kirol Patronatuari eta Aldundiari baliabide ekonomiko eta materialak eskatzen dizkiogu, E2 proiektua indartu eta egonkortu dadin.  

Aste Santuko udalekuak

Udalekuak martxan dira. Apirilaren 3, 4 eta 5an; eta, apirilaren 11, 12, 13 eta 14an elkartuko gara. 

Izena ematen duten haur kopuruaren arabera antolatuko dira ekintzak; eta, eguraldiaren arabera baliteke aldaketak egin behar izatea. 

Ya están en marcha los udalekus de semana santa, para los días 3,4, 5, 12, 13 y 14 de abril. 

Las actividades se organizarán en función del número de niños y niñas que se inscriban, y pueden variar según el tiempo. 

Gare sozialak.mp4

Gare sozialak

Mugikorrekin kezkatuta dagoen guraso taldea gara. 

Haurrei mugikorra emateko adina atzeratu nahi dugu eta ematen zaienean, erabilera egokia eta arduratsua egin dezatela. 

Elkarlanean ari gara Luberrira doazen gainerako ikastetxeetako talde eragileekin.

Arreta, bereziki, LH5en eta LH6n, jarri nahi dugu. 


Jarri gurekin harremanetan: garesozialak@gmail.com


Somos un grupo de familias preocupado por el uso de los móviles.

Nos gustaría retrasar la edad de darles el móvil, y que cuando lo tengan lo usen de forma responsable.

Colaboramos con grupos motores de otros centros que van a Luberri.

Queremos poner el foco, sobre todo, en los cursos LH5 y LH6.


Escríbenos: garesozialak@gmail.com

Hezkidetza: gatazken kudeaketa baketsua

Ikastetxeko bizikidetza hobetzeko helburuz eta Ikertze Kultur Elkartearekin elkarlanean, gatazkak modu baketsuan lantzeko proiektu bati ekin diogu. 

Ikusentzunezkoak izango dira erraminta; LH6ko ikasleek egingo dituzte grabaketak; eta, lanari amaiera emateko, hezkuntza komunitate osoaren parte hartzearekin, ikusentzunezko pieza bat egingo da.

Hezkidetza proiektuari buruzko informazio gehiago: hemen


Ikusentzunezkoak erabiliko ditugu gatazken kudeaketa lantzeko

Bagera, gu ere bai!

San Sebastian egun zoragarria igaro dute, ateri eta eguzkiak lagun, Jakintzako Haur Danborradako kideek. Ikastolan bertan, Antiguatik barrena eta Erdiguneko kaleetan zehar ibili dira, danborrak eta upelak gogor astinduz. 

LIBURUXKA.pdf

Danborradaren berri, hainbat hizkuntzatan

Liburuxka honetan zure hizkuntza ikusi ez baduzu eta parte hartu nahi baduzu, idatzi e-mail honetara: jakintza.ongietorrieskolara@gmail.com mesedez. 

Asko eskertuko dizugu!! Eskerrik asko parte hartu duzuen guraso guztioi!! 

Olentzero eta Mari Domingirekin kantuan

Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingirekin batera, kantuan eta kale jiran atera gara auzoan zehar. 

Euskararen eguna

Lantzeko zortzikoak jarri dio doinua eta pausua euskararen egunari

Antiguotarrak dantza taldeak antolatutako kale-jiran parte hartu dute Jakintza ikastolako ikasleek. Lantzeko zortzikoa dantzatu dute frontoian.  

Arratsaldean, jolasek hartu dute lekukoa. Txapak eta marrazkiak egin dituzte haurrek, txalaparta jotzeko eta tenisera jokatzeko aukera ere izan dute. Ondoren, txokolatada. Haur txokoak, Ondarretako Tenisak eta Jakingurak antolatuta. 

Mugikorrak/Móviles

Noiz eta zein baldintzatan emango diegu lehen mugikorra? 

¿Cuándo y en qué condiciones vamos a darles el móvil?

Gare Sozialak.mp4

Jakintza ikastolan gaia aztertzen ari gara, "Gare Sozialak" izeneko guraso taldean. 

En la ikastola Jakintza estamos analizando el tema, en el grupo de madres y padres "Gare Sozialak". 

"Gare Sozialak", nor gara?

Gare Sozialak Jakintza ikastolako gurasoen talde eragile bat da, haurrek pantailekin duten harremanarekin kezkatuta dagoena.  

Helburuak: 

"Gare Sozialak", ¿Quiénes somos?

Somos un grupo dinamizador de la ikastola Jakintza preocupados por la relación de las/os niñas/os con las pantallas. 

Objetivos:

Hitzaldia Miren Ros hezitzailearen eskutik

Pantailen erabilerak, interneten arriskuak, smartphonak erabiltzeko jarraibideak eta abar landu ditugu,  2022ko maiatzaren 6an Miren Rosek Jakintza ikastolan eskaini digun hitzaldian. Gure aukera, guk 16  proiektua ezagutu dugu.   

Gaiari lotura: Ikasgelako gurasoen artean adostuko bagenu zein adinetan erosi mugikorra seme alabei?


Charla coloquio con la educadora Miren Ros

El uso de las pantallas, los riesgos de internet y las pautas para el buen uso del smatphone han sido algunos de los temas que hemos tratado en el coloquio celebrado el 6 de mayo de 2022, en la ikastola Jakintza. Hemos conocido el proyecto Gure aukera, guk 16.

Miren Ros, hezitzailea

Jakintza ikastolako familien elkartea

Asociación de familias de Jakintza ikastola  

JARDUERAK

Naiara Hernández 672 39 03 89

jakingura@jakintzaikastola.eus

KIROLA

Aitor García 692 84 93 62

kirola@jakintzaikastola.eus

Euskararen eguna