Eraikin publikoetan energia aurreztea sustatzen duen proiektua da, ikasleak erdigunean jarriaz. Instalakuntzen erabilera egokitik eta energiaren kudeaketa zentzudun batetik abiatzen da eta lorturiko aurrezpen energetikoaren alde pizgarri ekonomikoak eskaintzen ditu.
Horrela, Udalak (energia kontsumoaren ondorioz fakturak ordaintzen dituen erakundeak) eta ekipamenduak (ikastetxeak kasu honetan) konpromiso bat sinatzen dute, non Udalak hitz ematen duen itzuli egingo duela lorturiko aurrezte ekonomikoaren %50a, eta ekipamenduak, aldiz, jarduera egoki batzuk aplikatu eta proiektuaren buru jardungo duela.
50/50 egitasmoak eskoletako eraikinen erabiltzaileak energiaren kudeaketa-prozesuan modu aktiboan inplikatzen ditu eta ekintza praktikoen bidez energia modu arduratsuan erabiltzen irakasten die, ingurumenarekiko errespetua eta zaintza ere sustatuz.
Energiaren inguruko sarrera egiten duen bideoa