Oraingoan ere, mendizaletasuna eta naturzaletasuna uztartuko dituen mendi irteera antolatu dugu “Gure natura ezagutzen” egitasmoaren baitan.
Bidean, Oñatiko Natur Eskolako Aimar Uribesalgo izango dugu gida lanak egiten. Gida Oñatiarrak lagunduko digu inguruko paisaia ezagutzen. Izan ere, naturaren eta gizakion jardueraren elkarrekintzen ondorioak ulertzeko klabeak emango dizkigu eta Aizkorri-Aratzeko parke naturalaren paraje hau sakonago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Ibilaldia: Arantzazun emango diogu hasiera ibilbideari eta Urbiarako bidea hartuko dugu. Ondoren, Pagoko Amabirgina iturritik pasa eta Urbiarantzako bide zaharretik abiatuko gara Erroitegiko arkaiztian barrena. Iturrigorriko basora iritsiko gara azkenean, eta basoan barrena goazen bitartean baso-kudeaketa ezberdinak ikusteko aukera izango dugu; besteak beste, LIFE proiektuko pago-motzak.
Gazteluaitz (917) mendia igoko dugu jarraian, eta inguruko basoen panoramika ederraz gozatzeko parada izango dugu bertatik.
Arantzazurantzko bidea hartuko dugu ondoren Bellotzako kortatik pasatuz.
PLAZAK MUGATUAK DIRA
Ibilbidearen datu batzuk:
Distantzia: 11 km
Desnibela: 440m
Informazio gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko:
665 759 871 edo info@elgoibarkobasobiziak.org
Informazio gehiago webgune hauetan:
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, Landa koaderno tailerra antolatu dugu, urriaren 3an, zapatua.
Elgoibarko Skate Parkean elkartuko gara, 10:00etan eta 13:00ak aldera amaituko dugu, guztira 4 orduko jarduera izango da.
Gidari lanak Egur arte tailerreko Paula Herasek egingo ditu, euskaraz.
Hamaiketakoa eta ura eramatea gomendatzen da.
Plazak mugatuak dira.
Izen ematea irailaren 21etik (goizeko 10:00ak aldera) aurrera egin daiteke.
Elgoibarko Udalak babestutako ekimena da.
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, Tximeletak ezagutzeko irteera antolatu dugu, ekainaren 7an, domeka.
Arantzazura, Oñatira, joango gara autobusez. 10:00etan elkartuko gara Txankakuako geltokian eta 17:00ak aldera iritsiko gara bueltan.
Gidari lanak Zerynthia elkarteko Iker Novoa Fariñasek egingo ditu, euskaraz.
Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, jatekoa eta edatekoa eraman beharko da, mendian bazkalduko dugu eta.
Plazak mugatuak dira.
Izen ematea maiatzaren 26tik (goizeko 10:00ak aldera) aurrera egin daiteke.
Elgoibarko Udalak babestutako ekimena da.
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, Lizagasarren auzolana antolatu dugu, maiatzaren 17an, domeka.
Egunean bertan, besteak beste, hezegune txiki bat sortzeko lanak egingo ditugu eta anfibioentzako gotorlekuak jarriko ditugu.
09:30ean elkartuko gara Erretsundin Lizagasarrera oinez joan nahi duenarentzako.
10:00etan Lizagasarren bertan kotxez igotzeko asmoa duenarentzako.
Zeinentzat? ADIN TARTE GUZTIENTZAT.
Oinetako eta arropa erosoa eta zikintzeko modukoa ekartzea gomendatzen dizuegu.
Gaueko zerua ezagutzera goaz!!
“Gure natura ezagutzen” programaren hurrengo ekintza gaueko zerua ezagutzeko irteera izango da, apirilaren 17an, 21:30ean, Idotorben.
Ostiral gauean, Jokin Martinezek zerua hobeto ezagutzeko zenbait gako emango dizkigu.
20:30etik aurrera, Idotorben afaltzeko aukera ere izango dugu (bakoitzak etxetik ekarri beharko du jana).
Irteera DOAN izango da eta interesa duen edonor ongi etorria izango da.
Ekintza hau udalarekin lankidetzan gauzatzen da.
“Gure natura ezagutzen” programaren aurtengo 2. ekintza "Arbil-eko kobazulora bisita" irteera izango da, Lasturrera.
Apirilaren 12an, Elgoibarko Mintxeta kirol instalazioetako aparkalekuan elkartuko gara, goizeko 09:30ean. Bertatik, kotxeetan banatu eta Lasturreranzko bideari ekingo diogu.
10:00ak aldean iritsiko gara bertara eta Arbil-eko kobaren sarrerarako bidea hasiko dugu, Deba eta Lastur artean, Araneta errekak sorturiko arroan zehar. Bidea, bailararen alde batean kokatzen den ur bidetik doa, kobaren izen berdina duen mendira bidean.
Behin bertan gaudela, Morkaiko Leizarpe Espeleologia Taldeko lagunek koba erakutsiko digute eta bertako datu zein bitxikeriak azalduko dizkigute. Bazkal ordurako bueltan izango gara.
Irteera DOAN izango da eta interesa duen edonor ongi etorria izango da.
Gogoratu derrigorrezkoa izango dela oinetako egokiak, kaskoa eta linterna (kopetako argia bada hobeto) irteerara ekartzea.
“Gure natura ezagutzen” programaren aurtengo lehen ekintza "Basografia" hitzaldia izango da, martxoaren 26an, 19:00etan, Elgoibarko Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian.
Basografia Egoitz Arruti azpeitiarraren proiektua da. Bere esanetan "inguruan dugun zaratari ihes egin, eta naturarekin konektatzeko saiakera bat da". Horretarako, tresna gisara argazkilaritza erabiltzen du. Hain zuzen, proiektua hainbat urtetan zehar basoan jasotako argazkietan eta han bertan bizi diren animalien irudietan oinarritzen da.
Hitzaldia DOAN izango da eta interesa duen edonor ongi etorria izango da.