ETXEAN IKASTEN HH ETA LH


Egun zail hauetan, haurrekin etxean, etxeko lanak, etxetik lana egiten ... haurren motibazioa eta ikasteko gogoak mantentzea ez da erraza. Helburu honekin sortu da sites hau, familiei lana errazteko eta batez ere, gure txikien ikasteko gogoa tinko mantentzeko.

Egun bakoitzerako lan proposamen bat aurkeztuko da.

Lan saio guztiek egitura bera mantenduko dute eta astean zehar oinarrizko konpetentzia guztiak lantzen joango dira. Saio bakoitzean, konpetentzia zehatz batzuetan zentratuz.

Egiten diren lanak gainontzeko ikasleekin eta irakasleekin partekatzea komenigarria da, taldeko sentimendua mantentzeko, gainontzekoak animatzeko eta partekatu behar dituztenez, hobeto egiten saiatzen direlako ...

Ostiraletan, egindako lana autoebaluatu ahal izateko, ariketatxoa ere aurkituko duzue.

LANDUKO DIREN KONPETENTZIAK

LAN SAIOEN EGITURA

  1. MOTORRAK BEROTZEKO JARDUERA: Asmakizun bat, bideo motz bat, ipuin bat, poema bat, abesti bat ...

  2. EGUNKARIETAKO ALBISTE BURUAK IRAKURTZEN.

  3. ALBISTE BURU BAT AUKERATU (Gustokoa dutelako, interesgarria iruditu zaielako ,....) ETA KOADERNOAN EUREN HITZEKIN IDATZI. Aste bukaeran astekari bat egin dezakete berri guztiekin eta lagunekin partekatu (posta elektroniko bidez, whatsapp-ez ...)

  4. EGUNEROKO LANA ( saioz-saioz zehaztuta topatuko dituzue iradokizunak)

  5. IPUIN BAT ENTZUN (Irakurzaletasuna sustatzeko jarduera da, gurasoek irakurriko dute ipuina, audio bat jarri, youtubeko ipuin kontalari bat ...)

  6. INGELESEZ BIDEO BAT IKUSI.

ASTE BAKOITZERAKO LAN PROPOSAMENAK DITUZUE:


POLIKI-POLIKI SITESA ELIKATZEN JOANGO NAIZ

EA GUSTOKO DITUZUEN!

Ideia edota iradokizunak izanez gero, eskertuko nituzke, guztion artean elikatuz joan gaitezke sitesa.

Nirekin harremanetan jar zaitezkete ainhoa@eibarpat.net helbidean.