LEKUA: Orioko herri ikastolako plaza, Orio (Kokapena ikusi)
IZENA EMATEA: Azaroaren 28a baino lehen dsueltoa@gmail.com helbidera idatziz.
BIKOTE KOPURUA: 10 Bikote.
Orioko dantzari txikien txapelketa ospatuko da; Orioko herri ikastolako plazan izango da abenduaren 6ean eguerdiko 12:00-etan, harribilek antolatua, eta orioko udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.
OINARRIAK
1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako gehienez 10 bikotek parte har dezakete.
2.- Izen ematea, azaroaren 28-a baino lehenago egin behar da dsueltoa@gmail.com helbidera idatziz.
3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.
4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.
5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.
6.- Ondoko sariak ezarri dira:
1.- 130 €, trofeoa, zapia eta txapela
2.- 110 € eta trofeoa
3.- 90 € eta trofeoa
Saririk izan ez duten bikote guztiek, 50€ tako diru laguntza jasoko dute.
7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.
IZEN EMATEA:
1. Amaiur Otegi - Ugaitz Ribera BIDANIA-LEZO
2. Arrate Goikoetxea - Joanes Zubia IBARRA
3. Idoia Urdangarin - Maddi Etxeberria VILLABONA-ZIZURKIL
4. Alazne Ramos - Alaia Santano LASARTE-VILLABONA
5. Iker Zabala - Nora Aizpuru AZPEITIA
6. Eki Aizpuru - Jone Arriaran AZPEITIA
7. Enaitz Segurola - Malen Arrizabalaga AZPEITIA
8. Aner Elorza - Alaitz Elorza AZPEITIA
9. Iker Urrestilla - Leire Urrestilla ZESTOA
10. Ane Jaunarena - Urko Puy LEZO-PASAI DONIBANE
11. Olatz Azkue - Mattin Etxebeste LEZO-OIARTZUN
12. Danele Atxukarro - Endika Osa HONDARRIBIA-LEZO
13. Enara Artola - Danel Castillo LEZO-PASAI DONIBANE