Urriak 20: SEGURA

42. EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA

KATEGORIA: Nagusiak.

ORDUA: 18.00etan.

NON: Baratze pilotalekua (Segura). (kokapena ikusi)

IZEN EMATEA: dsueltoa@gmail.com posta elektronikoan, oinarri hauekin zabaltzen den agiria betez eta bikote bakoitzak dantza jantzien deskribapena eginez, Urriaren 2aren 14.00ak baino lehen,

42. EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA


OINARRIAK


1. Txapelketa urriaren 20an ospatuko da, Segurako Baratze pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan. Dantza saioa Euskal Telebistak emango du.

2. Fandangoa eta Arin arina ederki dantzatzen dakien edozein bikotek parte har dezake txapelketan, ezinbestekoa izanik bikotekide batek, bederen, 16 urte beteta izatea.

3. Dantza-bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bakar bat ordezkatuko du. Ez litzateke arazorik sortuko udalerri berbera ordezkatuko duen bikote bat baino gehiago agertuko balitz.

4. Hamabi bikotek baino gehiagok izena emanez gero, finala aurretik kanporaketa saio berezia burutuko litzateke. Hau urriaren 19an izango litzateke, arratsaldeko 19:30ean.

5. Bikoteak zenbatgarren postuan dantzatuko duten zehazteko, ordena zozketa burutuko da aldez aurretik Gipuzkoako EDBn.

6. FANDANGOA txistuz ala albokaz dantzatzeko aukera izango dute bikoteek, ARIN-ARINA, aldiz, trikitiaz soilik.

7. Dantzariek euskal tradiziozko jantzia eramango dute soinean, bikoteen janzkera hoberena sarituko delarik txapelketa amaieran.

8. Dantza-sueltoan adituak diren bost pertsonek osatuko dute epai-mahaia. Epaileen izenak prentsa aurrean egingo den Txapelketaren aurkezpenean emango dira.

9. Epailan eta erabakiak GEDBko dantza-suelto batzordean ezarrita dauden irizpideetan oinarrituko dira eta bertako dantza solteko web-orrian kontsulta daitezke: https://sites.google.com/site/sueltoa/txapelketen-araudia.

10. Izenematea: (Izen-abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, jantzien deskribapena, dantza eskola edo irakaslea, dantza munduan daramaten denbora eta Seguran zenbat aldiz parte hartu duten). Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean eman behar dute izena, 943289848 telefonoan edota dsueltoa@gmail.com posta elektronikoan, oinarri hauekin zabaltzen den agiria betez eta bikote bakoitzak dantza jantzien deskribapena eginez. Apuntatzeko epea 2018ko urriaren 2an eguerdiko ordu biak aurretik. Xehetasun gehiagorako G.E.D.B. edo Segurako Udaletxera 943801006 telefonora deitu edo kultura@segura.eus helbidera zuzendu.

9. Txapelketan parte hartze berak oinarrion guztizko onespena adierazten du. Eta hauen inguruko zalantzarik sortuz gero lehiaketaren antolatzaileei, Segurako udalari alegia, begokio auzia ebaztea.

SARIAK

1. SARIA: SEGURAKO UDALAREN SARI NAGUSIA:

          • Nestor Basterretxearen eskultura. Sari hau bikote txapeldunak ordezkatzen duen udaletxera eramango da, eta bertan egongo da hurrengo txapelketa ospatu arte. Udalerri bat eskulturaren behin-betiko jabe egingo da bost urteren buruan herria ordezkatu duen bikote berak hiru aldiz irabaziko balu txapelketa.
          • Txapela eta lepokoa
          • 800 euro eta oroigarria
          • Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa
          • Lau bidaia: “Eroski Bidaiak”en eskutik

2. SARIA: 600 euro eta oroigarria.

3. SARIA: 500 euro eta oroigarria.

BESTE SARIAK:

          • GUILLERMO AREIZAGA SARI BEREZIA (dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren omenez): Lehendabiziko aldiz aurkezten diren bikoteen artean ongien sailkatu denari.
          • JANTZIEN saria: 150 euro.
          • HERRIKO BIKOTE ONENARI saria: oroigarria.
          • LURRALDEETAKO BIKOTE ONENEI saria: lurralde bakoitzeko foru aldundiak emanda.
          • Lehenengo hiru postuetan sartu ez direnentzat dieta: 200 euro bikote bakoitzari.
          • Finalerdietan parte hartu eta Finalerako sailkatuak izan EZ diren bikoteentzat dieta: 100 euro bikote bakoitzari.


OHARRA

Dantza txapelketako nahiz jantzien sariketarako ekitaldietan parte hartzen duten bikoteek ANTOLATZAILEEN esku jartzen dituzte euren eskubideak, bai ekitaldion entzun ikusizko grabazioa egin ahal izateko eta baita grabazioen telebista emanaldi publikorako ere, emanaldi kopuruaren mugarik gabe, edozein telebista modurako (doaneko edo ordaindua, kodepetua edo gabea, programazio finko ala aukerakoduna, telebista digitala, eta abar.) eta zernahi emisio edo transmisio sistematarako (kablezko, satelitezko, uhin hertziarretakoa nahiz bideo elkar osagarrituz burututakoa). Eskubide hauen lagapena esklusibaz egiten da mundu osorako, hirugarren bati esklusibaz lagatzeko ahalmenarekin eta legeek aurreikusten duten denboraldi guztirako.

IZENA EMATEA:

  1. Idoia Besada - Xabier Artola PASAIA-IRURA Fandangoa txistuz
  2. Maite Beobide - Mikel Subinas AZPEITIA Fandangoa txistuz
  3. Elaia Elorza - German Aranburu AZPEITIA Fandangoa txistuz
  4. Enara Arrizabalaga - Iker Sarasua AZPEITIA-AZKOITIA Fandangoa txistuz
  5. Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA Fandangoa txistuz
  6. Leire Eizmendi - Gorka Kerejeta ERREZIL-AZPEITIA Fandangoa txistuz
  7. Sara Chaves - Gorka Etxeandia GASTEIZ Fandangoa txistuz
  8. Oihana Dottax - Pierre Latasa AINHOA-URRUÑA Fandangoa txistuz
  9. Laura Bastida - Ekain Uzkudun AZPEITIA Fandangoa txistuz
  10. Idoia Narbaiza - Irati Olaizola LEGAZPI Fandangoa txistuz
  11. Maider Aginaga - Iker Belintxon LEZO Fandangoa txistuz
  12. Larraitz Larrañaga - Amets Amubieta AZPEITIA Fandangoa txistuz
  13. Ane Urruzola - Iker Sanz VILLABONA-LEZO Fandangoa txistuz
  14. Maider Arrieta Jon Ander Iriondo AZPEITIA Fandangoa txistuz



Beltzez bikoteak ordezkatzen duen udalerria.

SAILKAPENA:

1. Idoia Besada - Xabier Artola PASAIA-IRURA 74,00

2. Ane Urruzola - Iker Sanz VILLABONA-LEZO 73,00

3. Larraitz Larrañaga - Amets Amubieta AZPEITIA 69,00

4. Laura Bastida - Ekain Uzkudun AZPEITIA 65,50

5. Maider Aginaga - Iker Belintxon LEZO 62,50

6. Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA 60,50

7. Maite Beobide - Mikel Subinas AZPEITIA 58,50

8. Maider Arrieta - Jon Ander Iriondo AZPEITIA 55,00

9. Leire Eizmendi - Gorka Kerejeta ERREZIL-AZPEITIA 51,50

10. Sara Chaves - Gorka Etxeandia GASTEIZ 47,00

11. Enara Arrizabalaga - Iker Sarasua AZPEITIA-AZKOITIA 46,00

12. Irati Olaizola - Idoia Narbaiza LEGAZPI 41,50

13. Elaia - Elorza - German Aranburu AZPEITIA 41,00

14. Oihana Dottax - Pierre Latasa AINHOA-URRUÑA 36,00

BESTELAKO SARIAK:

  • GUILLERMO AREIZAGA SARI BEREZIA (dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren omenez): Lehendabiziko aldiz aurkezten diren bikoteen artean ongien sailkatu denari: Maider Aginaga - Iker Belintxon LEZO
  • JANTZIEN saria: Idoia Besada - Xabier Artola PASAIA-IRUR
  • LURRALDEETAKO BIKOTE ONENEI saria:
        • Araba: Sara Chaves - Gorka Etxeandia GASTEIZ
        • Gipuzkoa: Idoia Besada - Xabier Artola PASAIA-IRURA
        • Lapurdi: Oihana Dottax - Pierre Latasa AINHOA-URRUÑA