Musikariak & DJ

Enric Peidro Swingtet & Carole Alston

Enric Peidro swingtet-ek swing aroko iturri sakonaz elikatzen da, taldearen buruak horrela ulertzen baitu jazz musika; baina, helburua ez da musika horren museoko irudi bat egitea edo notaz nota kopiatutako proposamena aurkeztea. Nahiz eta tradizioan itsatsirik egon, Jazz klasikoaren plazaratze kreatiboa eta gaurkotasun osokoa da ekarriko digutena, pasio haundiz XXI. mendera erabateko naturaltasunez egokitua. Dantza eta musika zaleek nekez ahazten dituzte beraien emanaldiak; inor ez baita epel geratzen primerako musikari hauekin.  

Howard-eko (Washington D.C) unibertsitatean Arte Ederren fakultatean ikasketak burutu eta gero, Suitzara mugitu eta bertatik Europa osoan barrena ibili zen Carole Aslton abeslaria, hainbat musikaletan protagonista lanak egiten, besteak beste Cole Porter-en "Kiss Me, Kate" (Kate), A.L.Webber-en "Jesus Christ Superstar"  (Mary Magdalene), Mitch Leigh (Aldonza) -en"Der Mann von LaMancha" edo Leonard Bernstein-en  "Trouble In Thahiti" eta "West Side Story" (Anita). Hainbat antzerki lanetan eta musika klasiko eta garaikidean, Jazz, Gospel eta Blues-ean egin du lana irrati eta telebistan. Urteetan biratzen egon eta gero, Vienan egokitu eta 2014ean jazz musikaren erroetara bidai bat hasi zuen,  Alberta Hunter, Sarah Vaughan eta Nina Simone bezalako artisten abotsak eta arrazakeriari eta errepresioari lotutako beraien bizitzak ezagutzera emateko asmoz.

DJ Mr. Patxi “Crazy Legs”

Hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, bertako DJ Mr. Patxi “Crazy Legs” Donostiako dantzalekuetan erreferente bat izan da. Hainbat musika estiloetatik igaro ondoren, Classic Jazz-an (Early Jazz eta Swing) oinarritzen da, donostiako swing eszena zabaltzeko helburuarekin. Nazioarteko hainbat dantzaldietan egon da: Bartzelonan, Herthfordshire-en, Parisen, Montpellier-en, Toulousen, Bordelen, …. Aurrekoetan bezala, aurtengo Donosti Belle Swing-eko seigarren edizioko jaietan musika eta giroa jarriko ditu!


Euskorleans Dixie Band

Musika euskaldunaren inguruko Benito Lertxundiren "Bizkaia maite" edota Mikel Laboaren "Peio Joxepe", "Boga-Boga" eta "Txoriak txori" bezalako kantuak jotzen dituen Jazz talde bat da, 20. eta 30. hamarkadetako New Orleans estilora egokituta.

Kalez kale ibiltzeko proposamen ikaragarria da, eta lehendabiziko aldiz egongo dira festibalean!


DJ Duke mcVouty

DJ honek bero-bero jarriko ditu festak! Geratu zaitez bukaera arte deskubritzeko!