Izen-ematea

Aurresalmenta itxita!

(Full, Lindy eta Party Pass-ak agortu dira)

Sarrerak eta Prezioak

  • Full Pass (5 ordu lindy + 2 ordu tasters, ostiraleko eta larunbateko festak) -- 140€/155€
  • Lindy Pass (5 ordu lindy, ostiraleko eta larunbateko festak) -- 115€/125€
  • Party Pass (ostiraleko eta larunbateko festak) -- 45€/50€
  • Larunbateko Festa -- 30€

Mailak

1. Maila - Bederatzi hilabete eta urte eta erdi artean daramazu dantzatzen. Lindy Hop-ren oinarrizkoa dakizu: 6 eta 8 denboretako estrukturak erraz aldizkatzen dituzu, eta dantzaldi sozialetan erabiltzen dituzu. Lindyaren oinarriak sendotu eta haratako joan nahi baduzu, hau da zure maila.

2. Maila - Urte eta erdi eta bi urte artean daramazu dantza egiten. Lindy Hop-aren funtsa barneratu duzu eta dantzaldi sozialetera joaten zara. Musikaltasuna, footwork-a eta beste hainbat alderdi teknikoren oinarriak ezagutzen dituzu, eta eroso zaude Swing Out abiadura ezberdinetan aldatzen.

3. Maila - Bi urte eta erdi eta lau urte artean daramazu dantzatzen. Maiz joaten zara dantzaldi sozialetara, eta oinarrizko pausuak eta aurreratuagoak menderatzen dituzu. Dantzatzen duzunean, musikaltasuna eransten duzu naturaltasun osoz, eta erritmoa eta musikarekin jokatzeko gai zara. Erraz ikasten dituzu pausuen eta koreografien estrukturak, eta edozein abiaduran dantzatzen duzu arazorik gabe.

4. Maila - Lau urte baino gehiago daramazu dantzatzen. Nazioarteko workshop eta jaialdietan dantzatzen duzu, eta Jack & Jill aurreratuetan parte hartzen duzu. Zure dantza musikala da, aditua zara erritmoa eta musikarekin jokatzen. Lindy hopper ezaguna zara zure ingurunean, eta agian Lindy Hop eskolak ematen dituzu zure hirian.