Irakasleak

Ana Mínguez & Markus Rosendal

Mimmi Gunnarsson & Fredrik Dahlberg

Gabriella Rosati & Nils Nygårdh

Ana Mínguez & Markus Rosendal

Euskal Herrian Swing dantzetan aitzindaria, badira 17 urte Donostian Lindy Hop irakasten duela. Horrez gain, Gasteiz, Bilbo eta Biarritz bezalako hirietan ere ikastaro erregularrak eman izan ditu.

Agertoki internazionaletan ere Lindy Hop, Solo Jazz eta Charleston dantzak irakatsi izan ditu, horien artean aipatzekoa da Pariseko Swing Jaialdian 2008an Frankie Manning-en “assistant partner” izan zela.

Lindy Hoparekiko duen grinak bultzatuaz eta Donostian swing komunitate bat sortzeko helburuarekin, zenbatezinak diren dantzaldi, jai eta ikastaro ugari antolatu ditu urte hauetan, etengabe ikasten jarraitzen duen bitartean.

DJ, dantza irakasle eta dantzari profesionala da Markus Rosendal.

1920 eta 1950 urteen arteko dantzetan aditua, Markusek Lindy Hop, Boogie Woogie eta Authentic Jazz dantzak irakasten ditu orain.

1999an Suediako Talde Nazionalerako dantza txapelketa batean hasi zuen bere ibilbide profesionala dantzari bezala, 2010. urtera arte talde horretan aritu zelarik. 2006tik aurrera, eta txapelketekin uztarturik, mundu zabalean ekitaldi desberdinetan irakasten ibilia da ere, Suedian bertan kokatzen den Herräng Dance Camp ezagunetik, Japoneko Osakara, eta beste hainbat tokietan ere.

Helduekin ezezik, umeekin ere aritu da dantza eta dantza kulturako irakasle bezala Suedian barrena, komunitatearentzako lana eginez.

Lagun honi buruz gehiago jakin nahi? www.markusrosendal.com

Mimmi Gunnarson & Fredrik Brev

2006tik dantzatzen du Mimmi Gunnarssonek Lindy Hop-a. Laster aurkitu zuen swing musikaren inguruko beste dantzekiko zaletasuna ere, hala nola Authentic Jazz eta Charleston. Dantza sozialean aritu zen aurrena, eta pare bat urte beranduago performanceak egiten hasi zen, 2012. urtetik Harlem Hot Shots taldeko kide bezala aritzen delarik.

Bakarka edo Harlem Hot Shots taldeko kide bezala, maiz ibiltzen da Fredrik munduan zehar dantzatzen eta irakasten.

Dantza egiteko orduan, lur irristakorrak eta Basie-ren antzeko swing musika maite ditu. Gizon honek gorputzean hezurren bat ote duen galdetzen dio jendeak sarritan bere buruari.

Gabriella Rosetti & Nils Nygårdh

Estokolmon jaioa, bertan aritzen da Gabriella Swing dantzako irakasle eta dantzari lanetan. Harlem Hot Shots-ekin trebatu eta gero, badira urte batzuk talde honen partaide langilenetarikoa dela. Bere estilo eta karisma paregabearengatik ezagutarazi zen aurrena, gaur egun irakasle esanguratsua delarik. Bere Swivel dotoreak inspirazio iturri dira, eta ikasleak, bereziki follower-ak, euren estilo eta teknika propioa garatu eta sinistu dezaten laguntzen ditu.

Azkenetarikoa izan da Hot Shots taldean sartzen. Dantzari konprometitu eta disziplinatua da Nils. Erritmoa funtsezko elementua da beti bere dantzan, harrigarria ez dena, bateria bezala aritu baita. Era berean, Lindy azkar eta akrobatikoa maite du Nilsek.

HARLEM HOTSHOTS

Swing Aroaren dibertsio eta benetako espektakuloa dira Suediako Harlem Hot Shots dantzari taldearen espezialitatea. Harlemen jatorria daukaten dantzekiko grina eta errespetu sakonez, Swing dantzen inguruko jakinduria eta tradizioa zabaltzea dute helburu. Lindy Hop, Charleston, Jazz eta Klakeaz gain, akrobaziak, kantua eta komedia ere topatu ditzakegu beraien errepertorioan.

Artistikoa, profesionala eta birsortzailea da Harlem Hot Shots. Swing Aroa da taldearen jarduera guztien eredu, bai garaiko berritzapen leialak baita denbora hartan oinarritutako eta beraiek sortutako emanaldiak eskaintzen dituztelarik ere. Energia handia, inprobisazioa eta erritmo estuak.

Modernizazio saiakerarik gabe. Nahasketarik gabe. Pelikula zaharren klip originalez edota 1930-40ko hamarkadetan sasoian zeuden dantzari eta musikariekin hainbat bilera eta kolaborazioz baliatuta, iturri originaletatik sortzen dira beraien dantzak, musika eta aurkezpena. Bitartekaririk gabe, distorsiorik gabe. Azaleko egokitzapen edo klixe gardenik gabe. Swing gordina.