Hiria eta Ostatua

Donostiako hiria Euskal Herrian kokatuta dago, Espainiaren Iparraldean eta bere gastronomia eta paisai liluragarriengatik ezaguna da. Gainera, 1893 urtetik Donostiako hiria uda pasatzeko leku ospetsu bat izan da, Maria Cristina erregina uda bertan igarotzen hasi zenetik, eta modan jarri zuen. Hiriaren momenturik gorenena XX. mendearen hasieran izan zen, Belle Epoque deritzon unean. Orduan, Frantziatik zetozen Cake Walk eta Charleston taldeak gure hiritik pasatzen ziren, Josephine Baker bera ere horietako bat izan zen. Donosti Belle Swing dantzaldia garai honi omenaldi bat egin nahi dio bere izenarekin.

Hurrengo lerroetan informazio gehiago eskaintzen dizuegu, baina gehiago jakin nahi baduzu, honako hau Donostia Turismoko webgune ofiziala da. Bertan mota guztietako informazioa aurki dezakezue: bisita gidatuak, museoak, jatetxeak, etab.

Nola Iritsi

Hegazkinez bazatoz, praktikoena da Bilbon dagoen Loiu aireportura hegan egintea eta bertan aurki ditzakezun autobus lanzadera bat hartzea 75 minutuko luzapena dunea. Beste aukera bat, zure abiapuntuaren arabera, Donostiako aireportu txikiagora hegan egitea da, hiritik ordu erdira baino ez dagoena (www.aena.es). Autobusei buruzko informazioa aurkituko duzu PESAren orrialdean.

Non lo egin

Ondorengo ostatu hauek gomendatzen dizkizuegu; horietako batzuek deskontua eskainiko dute Donosti Belle Swing jaialdira bertaratuko direnei. Zure izen-ematea konfirmatzean jasoko duzu deskonturako kodea.

Mesedez, kontua izan ezazu zubia izango dela jaialdiaren asteburua, beraz ez ezazu azkeneko momentura arte itxaron ostatua bilatzeko! Eskualde txikia gara, eta ostaturako aukerak mugatuak dira.

A Room in the City

A Room in the City Donostiaren erdialdean dagoen ostatu berria da, eta gela pribatuak eta taldekoak (4, 6, 8 eta 12 pertsonentzako) eskaintzen ditu prezio onetan. Ostatua eraikin bitxi batean kokatzen da, garai bateko komentu batean. Elkarrekin egoteko eremuak ditu, sofaz ornituak, baita terraza handi bat ere.

A Room in the City ostatuan geratuz gero, jaialdiaren kokalekuetatik 15 minutu eskasetan egongo zara, bai Miaramar Jauregitik (eskolak eta ostiraleko festa) bai Kursaaletik (larunbateko festa).

Erreserba online egiteko aukera dago. (Prezio onena A Room in the City-ren web orrialdean.)

Koisi ostatua

Koisi beste ostatu berri bat da, eta banako eta binakako gelak zein 4, 6 edo 8 pertsonentzako gelak eskaintzen ditu. Miramar Jauregitik 10 minutura dago, eta Kursaalera garraio publikoz joan zaitezke (edo 40 minutuko ibilaldia egin dezakezu Donostiako hondartza zoragarriak zeharkatuz).

Erreserba online egiteko aukera dago. (Jaialdiko partaideentzako deskontua).

Hotel Zaragoza Plaza

Zaragoza Plaza Hotela hirigunean dago (A Room in the City inguruan), eta banako logelak eta gela bikoitzak eskaintzen ditu, arrazoizko preziotan.

Handik Miramar Jauregira eta Kursaalera 15 minutuko ibilaldia besterik ez dago.

Erreserba online egiteko aukera dago. (% 5 deskontu kodearekin (inskripzioaren konfirmazioarekin batera emango da). Lehenengo 10 geletarako izango da eta gutxienez bi gau erreserbatu behar dira.)

Ondarreta gazte aterpetxea (“La Sirena”)

“La Sirena” udal aterpetxeak partekatzeko logelak eskaintzen ditu, 2, 4, 6, 8 edo 18 pertsonentzako. Ondarreta hondartzatik eta Miramar Jauregitik oso gertu dago (azken honetatik, 10 minutura oinez). Kursaalea 10-15 minututan iritsi zaitezke garraio publikoan (edo oinez 40 minututan, Ondarreta eta Kontxako ondartza zoragarrietan zehar paseo bat emanez)..

Erreserba online egiteko aukera dago.

Non jan

Ziur gaude noizbait entzungo zenula Donostiak gastronomia arloan duen ospeari buruz.

Hiru Michelin Izar dituzte hiru jatetxe ditu (Arzak, Akelarre eta Martin Berasategui), eta beste bat bi izarrekin (Mugaritz). Munduan Michelin izar gehien dituen bigarren hiria da, Kyotoren atzetik bakarrik. Gainera, “pintxo” famatuek, miniaturazko sukaldaritzak, eta jantokien kalitate ertainak Donostian jatea ahaztuko ez duzun esperientzia bihurtuko dute.

Esteka honetan aurkituko duzu pintxo-taberna zerrenda luzea: www.sansebastianturismo.com/en/eat/where-to-eat/tapas-bars. Baina, gogoratu Igandean, klandestinoa baino lehen, ibilbide bat egingo dugula hirian zehar dantza egiteko eta pintxoak dastatzeko.

Zer ikusi

Alde Zaharra

Donostiako Alde Zaharra kaiaren aldamenean eta Urgull mendiaren azpian dago. Ezin zara hiritik joan Alde Zaharreko kaleetan zehar ibili eta tabernetako pintxoak eta tragoak dastatu gabe.

Kale ezagunena “Abuztuaren 31a” da. 1813an, gerra napoleonikoen bukaeran, Ingalaterrako gudarosteek hiriari su eman ziotela gogoratzen du. Gertaera horretan, sutan suntsitu ez zen kale bakarra da, geroago Abuztuaren 31a izena jarri zitzaiona. Sutearen ondoren, hiria galdutzat jo zen, baina Donostia berpiztu eta hedatu zen, egun ikusten duzun hiria bilakatu arte.

Urgull

Urgull mendia Alde Zaharra eta Paseo Berriaren artean dago, itsasoaren ondoan. Haren gainean, hiriaren gotorlekua kokatzen da: “Mota Gaztelua”, XII mendekoa. Minutu gutxitan, Alde Zaharretik paseo batean igo zaitezke “Jesusen Bihotza” eskulturaren azpian dagoen behatokiraino. Handik hiriaren, Kontxako badiaren eta inguruko mendien bista paregabeak izango dituzu.

Igeldo

Donostiako irudi ospetsuenak Igeldoko menditik ikus daitezke. Bertan, gainera, antzinako jolas-parke xarmangarria aurkitzen da. 1912. urtean eraiki zen eta garai bereko funikularrean igo daiteke haraino. “Suizar Mendia” 1928an eraiki zuen Erich Heidrich ingeniari alemaniarrak, eta munduan dabilen errusiar mendi zaharrena da. Atrakzio horretan ibiltzea ahaztezina eta paregabea da!

Haizearen orrazia

“Haizearen orrazia” artelana Ondarretako hondartzaren bukaeran kokatzen da. Eduardo Chillida euskal artista ospetsuaren eskultura-multzoa da, altzairuan landua eta kostaldeko arroketan finkatua. Hiriaren kostaldean zehar, egile berak egindako “Fleming-en monumentua” eskultura ikus daiteke, baita beste hainbat eskultoreen lanak ere: Oteizaren “Eraikuntza hutsa” (Paseo Berrian) edo Basterretxearen “Bakearen Usoa” (Sagues-en).