CON EL NAVEGADOR CHROME PUEDE VISUALIZARSE EL SITIO EN CASTELLANO (TRADUCIR). LOS INFORMES DE LOS RETOS (TXOSTENA) SON BILINGÜES
Sukaldeko trapua
Kotoizko mukizapia
Lepoko zapi sintetikoa
Artilezko bufanda
...
Maskara-Kopurua. Zenbat maskara sortu ahal ditugu bakoitzetatik? Bataz bestekoa, maskara bikoitza egiteko ohialaren zatiak 30x40 cmko neurria daukatela kontutan harturik, hartu zure materialen neurriak eta kalkulatu maskara bat egiteko behar duzun materialaren proportzioa. Orduan, kalkulatu zenbat maskara egin daitezke eta anotatu.
Elastikotasuna. Jarri materiala erregelaren ondoan, zero gainean. Eutsi mutur bat esku batekin, zeroan mantenduz, eta , beste eskuarekin, tiratu horizontalean. Idatzi luzatutako mm/cm, eta kalkulatu ehunekoa
Porositatea. Horretarako, bi proga egin ditzakezu. Lehengoan, jarri materiala leihoaren kontra edo argi- iturri baten aurrean, bonbilla bat adibidez, eta erreparatu ea zenbat argia pasatzen uzten duen. Zenbat eta argi gehiago, hainbat eta porotsuagoa. Bigarrenean, jarri oihala/materiala egunkari-paper baten gainean, mahai baten kontra. Hartu etxean duzun aeresol bat eta egin pultsazio pare bat materialaren gainean. Gero, begiratu zeharkatu duen ala ez eta zein neurritan. Adierazi datu kualitatiboak, 1etik 5era.
Higiene-maskarak: Gobernuak banatzen dituenak. Ez daude berariaz diseinatuta erabiltzailea inolako arriskutik babesteko, higienearen osagarri erabiltzea gomendatu da.
Maskara kirurgikoak, oinarrizkoenak, batez ere kirurgietan erabiltzen direnak. Gainerako pertsonak gehiago babesten dituzte jantzita daramatzanak baino, doministiku edo eztul egitean hesi gisa jarduten dutelako.
Maskara iragazleak, "kanpotik barrurantz" babesten dituztenak, eta, aldi berean, hiru sailkapenetan banatzen dira:
FPP1.% 78ko gutxieneko iragazketa-eraginkortasuna dute, eta% 22koa kanporanzko ihesa. Ez du behar besteko babesa bermatzen, baina kutsaduraren hedapena mugatzen du
FPP2.% 92ko gutxieneko iragazketa-eraginkortasuna dute, eta% 8koa kanporanzko ihesa. Kutsaduraren hedapena mugatzen du baita babesa bermatzen du.
FPP3.% 98ko gutxieneko iragazketa-eraginkortasuna dute, eta% 2koa kanporanzko ihesa. Ez du behar besteko babesa bermatzen, baina kutsaduraren hedapena mugatzen du
Zein da, zure ustez, osasun-pertsonalarentzako maskara gomendagarria? (“EPI”ak)
Eta erabilera arrunterakoa?
Informazio berri hauekin, eman maskarei buruzko zure iritzi orokorra
Beste dokumentua bat:
Problemen aurrean, hipotesi egiaztagarriak egiten ditu
Esperimentuaren ebidentziak agertzen dira, argazkiak, marrazkiak, datu-taulak, materialak, prozedura.
Emaitzen interpretazioa eta ondorioak argudioak emanez adierazita daude
Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du
Sormena erabiltzen du planteatutako esperimentuaren garapenean eta galdereierantzuna ematean
Txostena txukun eta garbi antolatuta dago
Ondo azaltzen ditu maskaren materialen arteko propietateak.
Badaki zeintzuk diren etxeko maskarak egiteko arriskuak
Ondo azaltzen du, maskara profesionalen alde, babesa-gradua
Egile batzuk: Propiedades de las fibras textiles
CDC: mascarillas caseras
El diario: Cómo hacer una mascarilla en casa
RISK: EPIs
ETB: Maskara-motak
Consumer: Oihalezko maskarak: moda iraunkorreko osagarri berria eta… eraginkorra?