Irakaskuntza online: aholkuak

Irakaskuntza online garatzeko prozedura pilo daude eta, funtsean, ikastetxeek dituzte plataforma digitaleen menpe. Ezagunenak, Moodle eta Google Suite dira eta bere funtzionamendu propioa dute eta irakasle-ikasleen arteko harreman hurbilak baimentzen dituzte.

Baina, momentu honetan, ez da tresna digitalen funtzionamendua ikasteko momentua, baizik eta gure ikasleei nola lagundu seinalatzea, ahalik eta modu errezena, eta, horretarako, oinarrizko aholkuak garrantsitsuak dira. Hona hemen batzuk:

IKT aholkulariak: kontingentzia plana

Beste aholku orokor batzuk

Klaseak

Sinpleena, klase-saioak posta elektronikoz bidaltzea da. Sistema berezia dugunean, ikasleei zuzenean, bestela gurasoei. Horretarako ezinbestekoa da Irakasleak karpeta-sistema bat sortzea.

Klase-saioen edukia teorikoa eta praktikoa da.

Teorikoa bidaltze- kasuan:

  • Testu-liburuan irakurri behar duten testua seinalatzea, kontzeptu nagusiak zeintzuk diren azpimarratuz

  • Apunte propioen bidez, baldin baditugu (testuak, diapositibak)

  • Ez badugu apunte propiorik, Interneten dauden baliabideak aprobetxatzea

Alde praktikoa:

  • Ikas-jarduerak ondo zehaztatzea, aukera desberdinak ematen eta beti oreka mantentzen (pentsatu klaseko denbora)

  • Ikas-jarduerak egiteko epeak zehaztatzea. Sistema berea, e-mailez, egokiena da.

  • Ikas-jarduera idatziak direnean, ez dago arazorik, testu batean. Beste batzuen kasuan (eskulanak, kontzeptu-mapak, grafikoak, esperimentuak, mate ariketak edo problemak...) argazki baten bidez izan daiteke ebidentzia.

  • Zalantzak kontsultzeko foroa ere sortzea ondo dago.

Ikasleen arteko laguntza kontutan hartzea.

  • Kolaborazioa baimentzen duen plataforma bat badugu, taldean garatzeko lanak ere proposatu ahal ditugu.

  • Ideia ona da ikasleak beren baliabide propioak partekatzeko espazioa edo foro bat irekitzea.

  • Bestela, laguntza eta feed backa, posta elektronikoz egin behar da.

  • Beste aukera bat whatsapp-talde laguntzaile bat irekitzea da.

Ebaluazioa:

Bidalitako edozein ikas-jarduerak bere zuzenketa eta feed-backa behar ditu. Horretarako:

  • Trebatzeko ariketak besterik ez badira, ikasle berak autoebaluazioa egteko soluzionario bat luzatzea aukera onena da.

  • Beste ikas-jarduerak baldin badira, koaderno bezala hartu ahal dugu, ikasle bakoitzearen lan-portafolioak karpetetan antolatzea komenigarria.

  • Portafolioa, guk geuk zuzendu ahal dugu noizean behin, errepikatzeko edo hobetzeko aholkuak ematen.

  • Beste modu eraginkor bat ikasleen arteko ebaluazio-sistema proposatzea da. Beti guk, aldez aurretik, ebaluazio-irizpideak emanda.

  • Ez ahaztu, ikas-erregulazioarako tresnak ere erabiltzea: ikas-egunerokoak, adibidez.

Bidalitako jardueren artean, kalifikazioarako zeintzuk diren aukeratu behar dira eta bere % zehaztatu

  • Kopiak saihesteko sistema onenak: formulario pertsonalizatuaren bidez edo lan moduko jarduerak espazioa edo foro bat irekitzea.

  • Bestela, laguntza eta feed backa, posta elektronikoz egin behar da.

  • Beste aukera bat whatsapp-talde laguntzaile bat irekitzea da.

Rosa Ortegak eta Juan José de Harok egindako ezinbesteko gomendioak