LAN ILDOAK

eus | cast

ALDAIALDE IKASTETXEKO ILDO METODOLOGOGIKOAK:



  • HAUR HEZKUNTZAKO 1.ZIKLOA (2 URTE):


    • 2 urteko geletan haurren artean garapen ebolutiboa oso ezberdina denez aniztasun handia ematen da. Aniztasun horri erantzuteko gelak ikasgune desberdinetan antolatuta daude, bertan haurrei aukera desberdinak ematen zaizkie material anitzak eskainiz.
    • Gelak ikasgune hauetan antolatuta daude: lasaigunea, mugimendu espazioa, adierazpen plastikoa, pentsamendu logiko matematikoa, esperimentazio mahaia, manipulazioa eta sinbolikoa.


  • HAUR HEZKUNTZAKO 2.ZIKLOA:


    • Haur Hezkuntzako ildo metodologiko nagusiena Mugimendu autonomoa da:


      • Libreki zirkulatzea.
      • Espazioa, denbora, materiala, ekintza eta kideak hautatzeko askatasuna sortzea.
      • Arazoei eta gatazkei aurre egiteko aukera ematea.
      • Mota askotariko harreman egoerak izateko bidea zabaltzea.
      • Helduarengandiko autonomoagoa izatea.
      • Iniziatiba hartzeko aukera bultzatzea.
      • Ingurunea esploratzeko, ingurunean esperimentatzeko eta elkarri eragiteko bidea eskaintzea.