HEZKUNTZA PROIEKTUA

eus | cast

1. PRINTZIPIOAK, BALIOAK ETA NORTASUN EZAUGARRIAK


ALDAIALDE HLHI eskola publikoa, pertsona guztiei irekia dago eta inklusiboa da. Giza duintasuna balio funtsezkoa bezala hartzen duena. Zentzu honetan, pertsonen arteko benetako berdintasunezko espazio bezala ulertzen dugu, baita emakumeen eta gizonen artekoa ere.

Familia eta eskola dira haurraren sozializaziorako eta garapenerako lehen testuinguru edo guneak. Haurraren autonomia lortzen laguntzea eta haren ahalmenak garatzea dira bien helburu. Funtsezkoa da elkarrekiko konfiantza eta onarpeneko harremanak ezartzea familien eta eskolaren artean, hezkuntzarekiko erantzukizunak partekatu eta haurren beharrizanak asetzeko.

Etxeaz eta eskolaz gain, badira beste zenbait gune ere egunero-egunero modu adierazgarrian ikasteko egokiak, hala nola kalea, auzoa, hiria, aisialdirako guneak, komunikabideak eta abar. Zentzu honetan, irakaskuntza formala eta ez-formalaren arteko lokarriak estutzen ditu komunitateak, honetarako komunitate osoaren inplikazioa eta konpromisoa behar dugu ikasle guztien heziketa integrala erdiesteko.

Akonfesionala, ez doktrinatzailea eta zientifikotzat jo dezakegu eskola. Ikasleak hazten ari diren pertsona libre gisa ulertzen ditugu eta ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko lagungarri izango dena, pertsonen garapen integrala helburu duelarik.

Euskara ardatz bezala hartuta ikasle eleanitzak sortzeko bidean lan egingo duena.


2. HELBURUAK ETA LEHENTASUNAK


  • Ikastetxe anitza nahi dugu, familien, ikasleen eta profesionalen arteko lankidetza sustatuko duena. Eskola parte-hartzailea sortu nahi dugu, harremanak sendotuz eta guztion inplikazioa lortuz.
  • Pertsonen garapen integrala bultzatzea dugu helburutzat. Ikaslearen arlo guztietan arreta ezartzea.
  • Ikastetxea,pertsonen arteko benetako berdintasunezko espazio bezala ulertzea, baita emakumeen eta gizonen artekoa ere.
  • Euskara ardatz bezala hartuta ikasle eleanitzak sortzeko bidean lan egingo duena.
  • Metodologia eta antolakuntza ildoak ezartzea. Ildo hauen arabera, helburu bat, zirkulazio librea haur hezkuntzan ezartzea da. Ondorioz, espazioen antolaketa ildo metodologikoarekin bat etorri behar da. Beraz, etorkizuneko ikastetxe egonkorrean arkitekturak eta pedagogiak bat egitea da gure lehentasuna, bai barruko bai kanpoko espazioei begira.
  • Ikaskuntza egoera integratuak eskaini, ikasleek konpetentzia bat baino gehiago gara ditzaten aldi berean eta oinarrizko konpetentziak modu eraginkorrean eskura ditzaten.
  • Ikastetxearen zeregina da, kalitatezko eta gertuko elikadura eskaintzea eta hau guztia integratuta egotea ikaste prozesuan, beraz, balore hauek bermatzeko, behar beharrezkoa da etorkizuneko ikastetxeak bere sukalde propioa edukitzea.