ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA

eus | cast

IKASTETXEKO ORDEZKARITZA ORGANO GORENA


Zer da OOG (Ordezkaritza Organo Gorena)?

  • Eskola Elkartea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzerako organo gorena da.
  • Espazio honetan familiek eta irakasleek hartzen dute parte eta ikastetxean eragina duten erabakiak hartzen dira.


Funtzioak:

  • Ikastetxeko Heziketa Proiektua (IHP) onartzea.
  • Curriculum eta Hizkuntza Proiektuak onartzea.
  • Antolaketa eta Jarduera Araudia (AJA) onartzea.
  • Gestio ekonomikorako proiektua onartzea.
  • Ikastetxearen urteko plana onartzea.
  • Ikastetxearen urteko memoria onartzea.
  • Administrazio zein irakaskuntza arloetan ikastetxeko ekintzak orokorrean kudeatzea.


Nortzuk osatzen dute?

  • Ordezkaritza Organo Goreneko partaideak lau urterako aukeratzen dira eskola-komunitatea osatzen duten estamentuetatik: irakasleak, familiak, adminitrazio eta zerbitzuetako langilea eta udaleko ordezkaria. Bi urtean behin berrizten da bere osaketa, hau da, bi urtean behin hauteskundeak egiten dira eta estamentu bakoitzeko ordezkarien erdiak aldatzen dira.
  • Gure eskolan, hauek dira partaideak: eskolako zuzendaria, ikasketa-burua, idazkaria, ikastetxeko 6 irakasle, ikastetxeko 11 guraso, zebitzuetako langile bat, udalaren ordezkari bat. Guztira 22 pertsonek osatzen dute Eskolako kontseilua.


Noiz batzen da?

  • Ordezkaritza Organo Gorena ohiko bilkuran edo ez ohiko bilkuran elkartu daiteke. Ohiko bilkuran ikasturtean hirutan gutxienez elkartuko da derrigorrean.
  • Ikastetxean hartu beharreko hainbat erabakik Ordezkaritza Organo Gorenaren akordioa behar badu ere bildu daiteke.