Ricardo Alberdi

CIFP Bidebieta LHII

Erronken aurrean egokitzera aditua den Lanbide Heziketa


Nire 17 urteko ibilbidean zehar, Euskadiko Lanbide Heziketaren Egokitzapenerako Gaitasuna azpimarratuko nuke; batez ere, 2008an hasitako krisi ekonomikoaren ondoren eta pandemia egoera honetan ere.

Enpresekin dugun hurbiltasuna eta hauen behar-izanekin bat egitea dugula azpimarratuko nuke, baita LH DUALari eman zaion bultzada ere. Bestalde, berrikuntza aplikatua, ekintzailetza eta nazioartekotzeko proiektuetan egiten den lanean aurrera goaz. Guzti honek, gizartean orohar, Lanbide Heziketari buruzko ikuspuntua hobetu du. CIFP Bidebieta LHII horren adibide da. Ikasturte honetan "Ibilgailu Hibrido eta Elektrikoen Mantentzea" Espezializazio-Kurtsoa berria eskaini dugu, etorkizunera egokitzeko asmoz.

Urte guzti hauetan, Ikaslan Bizkaiak eta LHko ikastetxeen sareek aldaketetara egokitzen lagundu digute, eta etorkizunean ere modu berean lan egingo dugula ziur nago, gizartean emango diren aldaketak, gure erronka bihurtuz, betiere, PERTSONAK erdigunean kokatuz.