Kepa Legarreta

CIFP San Jorge LHII

Lanbide-heziketa,

bokaziozko prestakuntza

Unibertsitateko titulazioa eta masterra izatea baino gaur egun enpresek profesionalen espezializazioa gehiago balioesten dute, langile berriei lanbide-heziketak dakarkien abantaila handi bat izanik. Euskal LHk lortzen duen espezializazio estimatu hori, neurri handi batean, enpresarekin duen harreman estuari zor zaio.

LHko ikasle gehienek bokazio argia dute aukeratutako familia profesionalerako. Beste askok, aldiz, zalantza gehiago dituzte beren etorkizun profesionalari buruz, eta ez dute bokazio hori markatuta. Azken talde horri erakutsi beharko genioke, hasierako etapan, euskal LH aberasten duten alderdien aniztasuna, Europan erreferentziazko eredu izatea eragin dutenak.

Berrikuntza-proiektuetan parte hartzea, ikasketak atzerrian Erasmus+ programaren bidez egiteko aukera, enpresak Urratsbat bezalako programen bidez sortzea errazten duen ekintzailetza, lanaren bidez ikasteko prestakuntza duala eta produkzio-sektorearen neurrira egindako espezializazio-ikasketekin prestakuntza zabaltzeko aukera, besteak beste, argudio nahikoak dira gure LHko ereduaren dimentsioa erakusteko.

Gure bokazioa, lanbide-heziketa.