Idoia Atxaga Mendizabal

CIFP Zornotza LHII

Ikaslan Bizkaia,

25 urte lanean




Mende laurdena, 25 urte, eta egindako lana askoz gehiago. Zornotza LHII ikastetxeak eskertu besterik ezin du egin egiten duzuen lana, eta gure bidelagun izaten jarraitzeko eskatzen dizuegu.


Ez da makala egiten duzuen lana, bai berrikuntzan, bai internazionalizazioan, bai genero berdintasunean... beti gauzak hobetzeko asmoz ekimen sortzaileak eta interesgarriak aurrera ateratzen.

Milaka proiektuetan parte hartzen eta parte hartzea sustatzen, zuen laguntzarik gabe askoz zailagoa eta batzuetan ezinezkoa izango litzateke.

Lanbide heziketako ikasteetxeetan egiten dugun lana eta esperientziak zabaltzen dituzue, hori guretzako oso garrantzitsua da, auzolana beti da beharrezkoa.

Enpresekin harremanetan jartzen ere laguntzen diguzue, gure lana ezagutarazten duzue munduan zehar.

Benetan lan bikaina egiten duzuena, eskerrik asko eta zorionak! Jarraitu horrela!