Jexux Elosegi eta Pilartxo Sansineneari, esker onez, Pasai Donibanen pasa zituzten urteetan herriari egin zioten ekarpen handiagatik.
Sanjuandarren Oroimena
Jexux Elosegi eta Pilartxo Sansinenea lau lerrotan...
Jexux Elosegi (1907-1979) argazkilaria, espeleologoa eta arkeologoa izan zen.
Pilartxo Sansinenea (1905-1997) maistra, espeleologoa eta Emakume Abertzale Batzaren kidea izan zen.
1935ean ezkondu ziren.
1936ko gerra piztu zenean, muga igaro eta Ziburun eta ondoren Saran finkatu ziren.
1937-39 epean Eresoinka abesbatza eta dantza taldearekin Europako hiribururik nagusienetan aritu ziren.
1940an mugaren beste aldetik itzuli zirenean, Jexux atxilotua izan zen eta langile-batailoan zigortua.
1941an Pasai Donibanen jarri ziren bizitzen, lehenengo Meipin eta geroxeago Bordalabordako etxe batean.
Ia 20 urtez bizi izan ziren Donibanen eta tarte horretan ekimen ugari bultzatu zituzten: “Koxtape” atletismo pista, SCRD Donibane, “Ibaiondo” aldizkaria, parrokiako zinema... eta beste asko.
Bakailao-gibelaren olioa ekoiztu eta komertzializatzen zuen Vitamex S.A. (gero, Oligomex izango zena) fabrikako gerentea izan zen Jexux. Lezobiden zegoen fabrika hori Juan Miguel Sansinenea koinatua eta Jexuxek sortu zuten.
1954an Jexuxek izkutuan ekarri zuen Jose Migel Barandiaran Saratik eta Donibaneko beraien etxean eduki zuten gordeta bolada batez.
Donostiara joan ziren bizitzera 1960. urtean.
Aranzadi Zientzia Elkartearen sortzaileetako bat izan zen Jexux (1947).
25 urtez partehartze handia izan zuten Pilartxok eta Jexuxek Aranzadi Zientzia Elkartearen bizitzan eta ardurako lan ugari kudeatu zituzten.
1973an itzuli ziren bizitzera Tolosara.
Jexux argazkilari profesionala izan zen 1932az geroztik. Eta berak egindako 18.000 argazki digitalizatu zituen Aranzadi Zientzia Elkarteak 2007. urtean.
Gure esker ona adierazi nahi diogu Aranzadi Zientzia Elkarteari egutegi honetan agertzen diren argazkiak erabiltzeko agertu duen eskuzabaltasunagatik eta eskaini dizkigun erraztasunengatik.
Bi pertsonai hauek hobeto ezagutzeko, jarraitu irakurtzen!
Gehiago jakiteko:
Hilabete bakoitzeko argazkia ikusteko, sakatu dagokion botoia!
Zure oroimenak partekatzeko aukera izango duzu, hileko galdetegia erantzunez. Aldez aurretik eskerrik asko zure partaidetzarengatik!