Umeak dira etorkizuneko herritarrak. Jasotzen duten heziketaren arabera garatzen dira umeak. Umeak dira gure etorkizuneko hazia,honelako heziketa halako hazia. Heziketaren garrantzia da oinarria haziaren kalitatearen irabazian. Izan ere, ezagutzaren, hezkuntzaren eta elkarbizitzaren lehen urratsak bere inguru hurbilean ematen ditu umeak.
Txikitatik Herriko eskolan, herriaren nortasunean, herriko giroan, kulturan, inguru hurbilean integratuak, beste herrikideekin elkarreraginean eta kooperazioan biziz, bakoitza bere herrikoa izateaz harro sentiaraztea ahalbidetzen dute herriko eskolak. Herrien altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak . Eskola herrian bertan izateak, umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan bizitasuna eta aberasgarritasuna dakar.
Eskola herriari begira eta herria eskolari begira antolatzen dira eskolako eta herriko ekitaldiak (antzerkiak, Ihauteriak, Olentzero, eskola-eguna, liburu eguna, Santa Ageda, festak..) Eskolak herritarrei hurbiltasuna eskaintzen die eta udalarekin hartu-emana egunerokotasunean gauzatzen da.
Eskola Txikia, herri txikietako eskola, gaur eguneko eskola, publikoa eta modernoa da. Eskola bakoitzak komunitate txiki bat osatzen du, non ikasle bakoitza bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten du, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakienekin ,adin ezberdinetako haurrak nahasten dira elkarreragina eta harremanak indartzen direlarik. Irakasle eta gurasoen arteko harremana estua da. Eguneroko bizitza euskaraz garatzen duen eskola euskalduna da baina beste hizkuntzetara irekia ere.
Herri txiki baten lehentasuna eskola herrian izatea da , herriaren etorkizuna ziurtatzen duelako . Eskolarik hoberena herrian bertan dagoena. . Izan ere, ezagutzaren, hezkuntzaren eta elkarbizitzaren lehen urratsak bere inguru hurbilean ematen ditu umeak. Beraz, umearen inguru hurbilean kokatutako eskola aldarrikatzen dugu .
Haziaren zaintzak fruituaren kalitatea hobetzen du eta etorkizuna bermatzen du.