2026/03/09
BAGOAZ SUKARRIETARA!
mailako ikasleak lau egunez Sukarrietan egongo dira egonaldi berezi batean parte hartzen. Egun hauetan zehar, lurzorua eta natura hobeto ezagutzeko aukera izango dute, eta ingurumenaren garrantziaz gehiago ikasiko dute.
Tailer eta jarduera desberdinen bidez, lurzoruaren ezaugarriak aztertuko dituzte, naturako elementuak behatuko dituzte eta hainbat esperimentu egingo dituzte ingurunea hobeto ulertzeko. Horrez gain, paseoetan, talde-dinamiketan eta elkarrekin bizitzeko momentuetan parte hartuko dute.
Esperientzia honek, ikasteaz gain, elkarbizitza lantzeko eta lagunekin egun batzuk elkarrekin partekatzeko aukera paregabea eskainiko die. Ziur gaude egun ahaztezinak izango direla, ikaskuntzaz, aurkikuntzez eta bizipen ederrez beteak.
Ondo pasa!
2026/03/04
SOINUEKIN JOLASEAN
LH 1. eta 2. mailako ikasleak soinuak lantzen aritu dira azken egunotan. Horretarako, esperimentu txiki eta dibertigarri bat egin dute: plastikozko edalontziak eta hari bat erabiliz, edalontzi-telefono bat sortu dute.
Ikasleek harritu egin dira ikustean nola posible den edalontzi batetik bestera soinua transmititzea. Hariak bibrazioak eramaten ditu edalontzi batetik bestera, eta horrela, lagunaren ahotsa entzun daiteke.
Jarduera honen bidez, ikasleek soinuaren transmisioa modu praktiko eta ludikoan ulertu dute. Benetan esperimentu interesgarria izan da!
2026/02/25
IRAKURKETA TXIKIEI
Gure eskolan Ipuinak Irakurtzeko Eguna ospatu dugu. Jardunaldi berezi honetan, ikasle nagusiek ipuin bat prestatu dute eta txikienei irakurri diete, ilusio eta arduraz.
Txikiek adi-adi entzun dituzte ipuinak, giro alaian eta parte-hartze handiarekin.
Ekimen honen helburua irakurzaletasuna txikitatik sustatzea izan da, irudimena, ulermena eta liburuekiko maitasuna indartuz.
Benetan esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat.
2026/02/13
INAUTERIAK x UZELAI ESKOLA
Otsailaren 13an Inauteriak ospatu genituen eskolan, giro paregabean!
Ikasturte hasieran, eskolako gaiarekin lotuta, gela bakoitzak aurten zein pertsonaia izango zen erabaki zuen. Aukera hori aprobetxatuz, egun berezian gela bakoitza bere pertsonaiaz mozorrotu zen, eta horrekin lotutako dantza bat prestatu eta eskaini zuen.
Ikuskizun ederrez gozatu ondoren, irakasleek sorpresa handi bat eman ziguten: beraiek ere dantza berezi bat prestatu zuten guretzat! Benetako ezustekoa izan zen eta primeran pasa genuen.
Ondoren, dantza modernoko taldeko ikasleek ere euren emanaldia eskaini zuten, giroa are gehiago alaituz.
Amaitzeko, familia, irakasle eta ikasle guztiok batera dantzatu genituen ohiko dantzak. Elkarrekin partekatutako une zoragarria izan zen.
Egun bikaina izan zen benetan! 🎉
2026/02/11
ZIENTZIALARIAK GARA
Aurreko astean Emakumeak Zientzian Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure eskolan, eta jardunaldi berezi bat eskaini genion emakumeek zientzian egin duten eta egiten duten ekarpenari balioa emateko.
HH2tik 6. mailara arte, gela bakoitzak emakume zientzialari bat ikertu eta landu zuen. Ikasleek haien bizitza eta lorpenak ezagutu zituzten, eta ondoren, egindako lana gelakideen aurrean aurkeztu zuten. Ohikoa dugun bezala, lan guztiak karpeta morean gorde genituen, ekimen honi jarraipena eta ikusgarritasuna emateko.
Aurtengo ardatza emakumeek zientzian izan duten presentzia aztertzea izan da, Historiaurretik gaur egunera arte. Horrela, ikasleek ikusi ahal izan dute nola aldatu den emakumeen papera zientziaren arloan eta zenbat oztopo gainditu behar izan dituzten historian zehar.
Jardunaldia amaitzeko, ipuinkontalari eta hitzaldi berezi bat izan genuen non esperimentu interesgarriak ikusi eta egiteko aukera ere izan genuen. Esperientzia aberasgarria eta motibagarria izan zen guztientzat.
2026/01/30
IRRATI SAIOA BUELTAN DA!!
🎙️ Urtebete igaro ondoren, bueltan da irrati-saioa!
Zein hasiera hobea, ba, ikastetxeko handienekin egitea baino? LH6ko ikasleak izan dira saio honetako protagonistak, eta zuzenean aritu dira irratsaioa egiten gaur goizean, 10:30ean, gogoz eta ilusioz mikrofono aurrean.
Benetan atorrak! 👏
📻 Irrati-saioa eskuragarri dago jada eskolako Sites-eko “Irratia” atalean,
Ez galdu aukera!
2025/12/17
GABONAK!
Gure eskolan egun oso berezia bizi izan genuen. Mari Domingi eta Olentzero etorri ziren opariak banatzera, baina lehenago kalean zehar kantuan ibili ginen. Poz-pozik egon ginen, abestuz eta Gabonetako giro magikoa elkarrekin partekatuz.
2025/12/17
GABONAK DATOZ!
Gabonen bueltan, familiei laguntzeko asmoz, GIDA MOREA eta SMARTPHON-IK gida partekatzen dugu. Gidak orientabide praktikoak eskaintzen ditu Gabonetako opariak aukeratzerakoan, bereziki smartphoneen eta teknologiaren erabilera arduratsu eta egokiari buruz.
Familiei gida hau kontsultatzera animatzen diegu, Gabon kontzienteagoak eta orekatuagoak bizitzeko.
2025/12/13
EGOITZARA GOAZ!
Gure ikasleak egoitzara joan dira Gabonetako abestiak kantatzera. Ilusio handiz prestatu dituzte kantuak, eta bertako egoiliarrei une goxo eta hunkigarriak eskaini dizkiete.
Musikaz eta alaitasunez betetako bisita izan da, eta gure ikasleek zein egoiliarrek asko gozatu dute esperientziarekin.
2025/12/03
EUSKERAREN EGUNA
Gaur Euskararen Eguna ospatu dugu eskolan, eta poz handiz bizi izan dugu gure hizkuntzari eskainitako eguna. Goizetik bertatik, euskaraz gozatzeko eta praktikan jartzeko aukera ematen duten jardueraz bete da eskola.
Ikasleek jolas dinamikoak, musika ekintzak eta euskarari buruzko hainbat jarduera dibertigarri izan dituzte. Helburua argia izan da: ikasleek euskara modu hurbil eta atseginean bizitzea, eta hizkuntzaren garrantziaz jabetzea.
Egun berezi honen bidez, gogorarazi nahi izan diegu euskarak gure identitatean duen lekua, eta etorkizunean bizirik jarraitzea denon esku dagoela. Horregatik, egun seinalatu baten gainetik, euskararen presentzia eskolan eta eguneroko bizitzan indartzen jarraitu nahi dugu.
Eskerrik asko ikasleei, irakasleei eta familiei parte hartzeagatik eta erakutsitako ilusioagatik.
Baina ez ahaztu, Euskerak 365 egun ditu.
2025/11/20
HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA
Gure eskolan Haurren Eskubideen Eguna ospatu dugu, haur guztiek segurtasunez, errespetuz eta entzunak izateko duten eskubidea gogoratzeko. Egun osoan zehar, haien eskubideak —jolasa, hezkuntza eta berdintasuna, besteak beste— ezagutzeko eta egunero nola babestu pentsatzeko jarduerak egin ditugu.
Haurrak zaindu eta baloratzea gure eguneroko konpromisoa dela gogorarazten digu egun honek.
2025/11/14
4 eta 5 urteko geletako ikasleak merkatuaren proiektua lantzen aritu dira azken asteotan. Proiektu honen bidez, merkatuan aurki ditzakegun produktuak, saltzeko eta erosteko moduak, elikagai mota desberdinak eta merkatuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute.
Ikasgelan jarduera desberdinak egin dituzte: produktuak ezagutu eta sailkatu, elikagaiei buruz hitz egin, rol-jolasak egin eta merkatuarekin lotutako hiztegia landu. Horrela, ikasleek modu ludiko eta parte-hartzailean ikasi dute.
Proiektuari amaiera emateko, azken aurkezpena familiekin batera egin dute. Bertan, merkatuan aurki daitezkeen elikagai eta produktuei buruz ikasitakoa partekatu dute eta egindako lana erakutsi dute.
Lan itzela!
2025/11/12
5. mailako Gorputz Hezkuntzan zesta lantzen ari gara, eta gaur txikienek ere aukera izan dute beraiekin probatzeko. Esperientzia oso dibertigarria izan da guztiontzat!
2025/11/05
HH2ko haurrek psikogela saioez gozatzen ari dira. Mugimenduaren eta jolasaren bidez, gorputza ezagutzen dute eta euren adierazpena lantzen dute.
Psikogelaren onurak:
Gorputzaren koordinazioa eta oreka hobetzen dira.
Norberarenganako konfiantza handitzen da.
Sentimenduak askatasunez adierazten dituzte.
Taldean arituz, elkarrekiko errespetua eta lankidetza lantzen dituzte.
Mugimenduaren bidez, gorputza, burua eta emozioak batzen dira — eta haurrek pozik ikasten dute!
2025/10/31
Joan den ostiralean, urriaren 31ean, Arimen Gaua ospatu genuen gure eskolan. Bost arima beldurgarri etorri ziren eskolara eta ikasleei hainbat proba jarri zizkieten. Proba horiek gainditu behar zituzten saria lortzeko eta arimen eskutik ihes egiteko.
Jarduera dibertigarria eta misteriotsua izan zen, eta denok primeran pasatu genuen!
2025/10/30
LH6ko ikasleek Busturiko antzinako eskola ikusi dute 🏫🌿
Gaur, LH6ko ikasleek Busturiko antzinako eskola ikustera joan dira. Oraingoan kanpotik bakarrik ikusi dute, nondik zegoen eta nolakoa den jakiteko, 1 ordu eta 30 minutuko mendi-ibilaldia izan da inguruko natura ezagutuz eta lagunekin gozatuz.
Egun ederra izan dute Busturiko mendietan! 🌳😊
2025/10/29
Aste honetan, HHko ikasleok kalabaza handi bat hustu dugu elkarrekin, ostiral honetan ospatuko dugun Aimen Gaua prestatzeko.
Eskuak erabiliz, barrukoa atera eta kalabaza apaindu dugu, denon artean. Oso gustura aritu gara, elkar lagunduz eta irudimena erabiliz.
Taldean lan eginez, euskal tradizio polit hau hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, urriaren 31ko gaua argiz, ipuinez eta pozez betetzen duena.
Gure kalabaza prest dago Aimen Gaua argitzeko! 🕯️✨
2025/10/24
HHko ikasleek liburutegira bisita egin dute 📚
Gaur goizean, HHko umeek liburutegira joan dira. Oso gustura ibili dira han, liburuak begiratzen eta istorioak entzuten. Lehenik, liburuzainak liburutegia nola funtzionatzen duen azaldu die, eta gero HH3ko ikasle bakoitzak bere txartela jaso du. Ondoren, elkarrekin ipuinen irakurketa saio txiki bat egin dute, eta denek oso adi entzun dute.
Amaitzeko, eskolan irakurtzeko liburuak eman dizkie. Esperientzia zoragarria izan da, eta irrikaz daude hurrengo bisitarako!
2025/10/24
URTE HASIERAKO IGERILEKUKO JADUNALDI ZORAGARRIAK!🏊♀️☀️
Ikasturtearen lehen hilabetean, lehen zikloko ikasleek igerilekura joateko aukera izan zuten egun batzuetan zehar. Esperientzia zoragarria izan zen: barreak, jolasak eta ikaskuntza partekatu zituzten, eta urarekiko konfiantza lantzeko aukera ederra izan zuten, lagun eta irakasleekin batera une bereziak biziz.
Gainera, jarduera honek elkarbizitza, talde-lana eta autonomia pertsonala bezalako balioak sustatu zituen, oso garrantzitsuak direnak etapa honetan.
Ikasturtea hasteko modu bikaina izan da! 💦✨
Aurtengo ikasturtean oraindik abentura asko ditugu aurretik, eta ilusio handiz gaude!
2025/10/16
EGUN BERDEA
Lehenik, hamaiketako osasuntsu bat prestatu eta jan dugu. Ikasle bakoitzak fruta zati bat ekarri du, eta guztiok elkarrekin partekatu dugu. Ondoren, herrira atera gara plastikoak biltzera eta ingurua garbitzera. Esperientzia polita eta hezigarria izan da, eta ingurumenaren zaintzaren eta gure ingurua garbi mantentzearen garrantzia ikasi dugu. 🌿💚
2025/10/15
GURE HAURRAK ERE BADIRELAKO
Urriaren 15ean, Palestinan gertatzen ari den genozidioaren aurkako paroa egin genuen, “Gure haurrak ere direlako” lelopean.
Eskola osoa elkartu ginen, HH2tik LH6ra arteko ikasle, irakasle eta langile guztiak, gertatzen ari denaren aurrean gure elkartasuna eta gaitzespena adierazteko.
Elkarrekin isiltasun une bat egin genuen eta gogoetarako tarte bat hartu genuen. Ekimen xumea izan zen, baina esanahi handikoa: ezin gara isilik eta geldirik geratu hainbesteko sufrimenduaren aurrean, eta gogorarazi nahi genuen palestinar haurrak ere gure haurrak direla.
Paro honekin, bakearen, duintasunaren eta giza eskubideen aldeko mezua zabaldu nahi izan genuen, eta gure ahotsa batu justizia eta bizitzaren alde.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta gurekin bat egin zenuten guztiei.
2025/10/10
BIZIKIDETZA EGUNA
Gaur Bizikidetza Eguna ospatu dugu eskolan. Egun berezi honetan, euskaltzainek euren aurkezpenak egin zituzten. Ondoren, talde bakoitzak zein pertsonaia aukeratu duten azaldu dute, euskal izaerarekin edo antzinako euskal ohiturekin lotutako pertsonaia bat.
Taldeak bere pertsonaiaren ezaugarri positiboak komentatu ditu, eta zenbait kidek pertsonaia horrekin, bere euskal jatorriarekin eta bere historiarekin lotutako esaldiak dantzatu edo esan dituzte.
Horrela, elkarrekin ikasi dugu euskal kultura eta tradizioei buruz, elkarbizitza eta elkarrekiko errespetua sustatuz.
2025/10/07
SAN PEDRO ATXARRE-ra IRTEERA
Urriaren 7an eguraldia lagun LH5 eta LH6. mailako ikasleak Atxarrera egin dute irteera.
Irteeran artadiko landaretzan erreparatu dute: ereinotza, gurbitza, artea, erratza, goroldioa, likena; zoruaren ezaugarriak aztertu dituzte eta paisaiaz disfrutatu dute behaketa egin bitartean: itsasadarra, padura, mendiak, pinu landaketak, gizakion eragina paisaian.
Oinez, trenez eta itsasontziz egin dute txangoa.
Egun ederra pasatu dute.