4. Helburua

AGENDA 2030

KIVA EGUNA

Gaur, urriak 7, 2022ko Kiva Eguna ospatu dugu.


Kiva ikastolan jarraitzen dugun bullying-aren aurkako programa da, eta urtero bezala, ongietorria eman diegu bai lehen hezkuntzako ikasleei, bai beste maila batzuetara iritsi diren gainerako ikasle berriei.


Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek aurkezpen txiki bat egin ondoren, ikasle berriek Kiva txapa eta Kiva Agenda jaso dituzte. Gero, seigarren mailako ikasleek prestatutako koreografiari jarraituz, denok batera Kivaren abestia dantzatu dugu.



EMOZIOAK HAUR HEZKUNTZAN

Haur hezkuntzan emozioak ikasturte osoan zehar landuko ditugu. Oraingoan HH4 urteko umeek, kuku proiektuan dagoen “putz egin eta ikusiko duzu” ipuina landu dute. Haien beldurrei inguruan hausnarketa egin ostean, ume bakoitzak bere beldur guztiak puxika baten barruan sartu ditu eta espaziotik zintzilikatu ditu.

LIBURUTEGIRA BISITA

Lehen Hezkuntzako bigarren mailan egiten ari garen Liburutegia proiektuaren barruan, eta helburua geure liburutegia sortzea denez, San Adrian eta Iralako bibliotekak bisitatu ditugu.


Arduradunei esker, funtzionamendua eta antolaketa ezagutu ahal izan ditugu, eta primeran etorriko zaizkigun gauza asko hartu ditugu kontuan



TALOAK EGITEN

Abenduaren 21ean, San Tomas eguna ospatzeko, Lehen Hezkuntzan laguntza gelatik talo tailerra prestatu dugu. Ikasleek mota ezberdinetako taloak prestatu dituzte irakaslegoaren artean banatzeko. Sukaldaritza munduan gure lehen hastapenak izateko, arrakasta ikaragarria izan da!

LEGE BILTZARRERA TXANGOA

Aurrekoan DBH 3ko ikasleak Vitoria-Gasteizera joan ziren Eusko Lege Biltzarra barrutik ezagutzera. Primerako eguna pasa zuten bertan!!