URRIA

5. HELBURUA: GENERO BERDINTASUNA:  IKASTOLAKO TALDE FEMINISTAREN ERAKETA

DBH 1eko ikasle talde batek generoen arteko berdintasuna bultzatzeko asmoarekin ikastolako talde feminista bat eratzea proposatu dute DBH/BATXIrako. Lehen bilera urriaren 30an egingo da.

4. HELBURUA: KALITATEZKO HEZKUNTZA: DBH 3  ERASMUSA

Lortutako akreditazioari esker, ikastaro honetan Europar Batasunak kofinantzatutako Erasmus + proiektuko partaideek, Neu-Isenburgeko (Alemania) Goetheschuleko ikasleekin batera, demokrazian eta bere balioetan oinarritutako “From gray to green” proiektuan parte hartuko dute.

4. HELBURUA: KALITATEZKO HEZKUNTZA: BATXI 2  ERASMUSA

Urte honetan Batxi 2 taldeko ikasleek indartsu ekin diote ikasturteari: Erasmus topaketa batean parte hartu dute Alemania hegoaldeko eskolarekin (Gaeschwister-Scholl-Gymnasium de Ludwigshafen am Rhein ). Horretarako, hainbat jarduera diseinatu dituzte, kirol zein kultura arlokoak: herri kirolen lehiaketak antolatu dituzte, Bilbobenturaren eskutik kayak batetik Bilbo bisitatu dute, eta Alde Zaharra pista-joko baten bidez ezagutu dute. Eguraldia lagun izan ez dugun arren, ikasleen espiritua ez da inoiz jaitsi. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!

4. HELBURUA: KALITATEZKO HEZKUNTZA: ZUHATZARA IRTEERA

DBH 1eko ikasleak Zuhatza uhartean ibili gara. Bertan ekintza ezberdinak egin ditugu: wind-surf, kayak, pedaloak, ginkanak… Hiru eguneko elkarbizitza honetan ikasleok naturaz gozatu eta gure klasekide eta lagunekin batera momentu zoragarriak bizi izan ditugu.

Zuhatzaz gain ere, Gasteizko alde zaharra eta katedrala bisitatu dugu, hiri polit horren historiaren parte bat ezagutz.

4. HELBURUA: KALITATEZKO HEZKUNTZA: AÑANAKO GATZAGA

LH 4. mailakoek, Ikasturturteko lehenengo txangoan Añanara joan gara. EKI proiektuan jakiak kontserbatzeko moduak ezagutzen aritu gara, eta urte askotan gatza erabili izan dela ikasi dugu. Ondorioz, gatzaren historia eta erabilpenak hobeto ezagutu ahal izateko Añanako gatzagara burutu dugu irteera. 

Bertan, ur gazituan sartu, gatzagako funtzionamendua ezagutu, gatzaren erabilpenak aztertu eta gatz mota desberdinak dastatu ditugu. Esperientzia ezin hobea!

4. HELBURUA: KALITATEZKO HEZKUNTZA: NEUROZIENTZIA

Hainbat zientzialari eta ikerlarien lan bikaina ezagutzeko eta disfrutatzeko aukera izan dugu gaurkoan LH 6.mailakook. Bilbon ospatzen den “Zientzia azokara” gerturatu gara.  Hori horrela, gure egunerokotasunean dauden egoera desberdinak esperimentuen bitartez ikertzeko abagunea izan dugu: kutsadura, animalien erreinua, eta abar. Esperientzia aberasgarria  benetan!