12. HELBURUA: EKOIZPEN TA KONTSUMO ARDURATSUAK
BARATZA MARTXAN DUGU JADANIK!
Bankalak jarri ditugu, ongarria jarri eta haziak eta kimuak landatu ditugu. Besteak beste, ilarrak, berakatxak, tipuliña, babak eta letxuga mota ugari landatu ditugu. LHko ikasleek baratzaren jarraipena eta maintenua egingo dute astero. Datozen asteetan zehar, negutegia eta ureztatze sistema martxan jarriko ditugu.
Dagoeneko baratzak aldaketa ugari izan ditu eta bizirik dagoen ingurunea dugu esku artean!
15. HELBURUA: LEHORREKO BIZITZA
ZUHAITZAK OKER, HOSTOAK DANTZAN
Udazkena heldu da, gure basoak hostoz eta kolorez bete dira eta guk gure basoa sortu dugu! Perretxiko eta zuhaitzen munduan murgildu gara, pilo bat ikasi eta elkarte mikologikoa sortu dugu. Proiektuari amaiera amteko guraso zein beste ikasleei ikasitako eta egindako guztia erakusteko aukera izan dugu ere.
Hotza ere laster helduko da, egunak gero eta ilunagoak dira eta! Zein ederra den udazkena!
10. HELBURUA: DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA
Azkenean! Azaroaren 18an, astelehena, DBH3k Osoko Bilkura Txikian parte hartu du Gernikako Juntetxean. Emozioz beteriko goiza izan da, alde batetik parte hartzen duen beste zentro batekin autobusa partekatzea, eta diskurtsoak irakurri aurreko urduritasuna giroan nabaritzen zen. Hala ere, hiruhilekoan zehar egindako lanak merezi izan du, ikasleak prest zeudelako eta lan bikaina egin dutelako. Irakurketa ustekaberik gabe igaro zen, eta azken hitzak inprobisatzera ere animatu ziren, presidentearen iruzkinari bide emanez: "Badirudi etorkizun politikoa dugula gure aurrean".
Zorionak! Lan handia ikasgela barruan zein kanpoan. Zuen parte-hartze demokratikoa ikaragarria izan da Erasmus+ proiektuko Social Sciences irakasgaiaren esparruan, eta eragina egunero ikusten da. Eta inoiz ez hobe Gernika eta gure haritzaren esparru historiko paregabean egin izana.
5. HELBURUA: GENERO BERDINTASUNA
Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta DBHko eta Batxilergoko ikasleek Kartulina moreen gainean eskuak irudikatu eta barruan mezuak idatzi dituzte. Eskuak kalera begira hesian jarri dira ekintzak ikastola eremutik kanpo ere eragina izan dezan. Oso mezu adierazgarriak irakurri daitezke.