15. HELBURUA: LEHORREKO EKOSISTEMAKO BIZITZA
Urtarrilaren 25ean, LH 3 eta LH4ko ikasleek, ikastola inguruan zuhaitz eta zuhaixka autoktonoen landaketa gauzatu zuten, gure auzoko biodibertsitateren onurarako.
4. HELBURUA: KALITATEZKO HEZKUNTZA: EKAINBERRI MUSEOA
Orain dela 14.000 urteko Euskal kostaldeko gizakien bizimodua ulertzeko DBH 1 mailako ikasleekin, urtarrilaren 9an, Ekainberri museora bisitan joan ginen. Bertan ehizatzen ikasi genuen baita UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen labar-pintura ikusgarrienak ezagutu ere erreplika zoragarri baten bitartez. Zalantzarik gabe, ikasleek historiaz eta arteaz modu atsegin eta entretenigarrian ikasi zuten.