MUNDU HOBE BAT LORTZEKO 18 HELBURU
Ikastolak garrantzi handia ematen die agenda 2030ak markatzen dituen helburei. Oraingo honetan, Lehen
Hezkuntzako eraikineko sarreran, helburu hauen kaxak jarri ditugu. Ikasle, langile eta familien artean,
helburuen ezagutza eta kontzientziazioa indartzeko.
5. HELBURUA: GENERO BERDINTASUNA
Emakume zientzialariaren eguna ospatzeko DBHko neska talde batek Haur hezkuntzako ikasleei esperimentu ugari aurkeztu zizkieten.
5. HELBURUA: GENERO BERDINTASUNA
Emakume zientzialariaren eguna ospatzeko, aste honetan zehar Haur Hezkuntzako ikasleak emakume zientzilari batzuen izenak eta bizitza ikasteaz gain, mantala eta betaurrekoak ipini eta esperimentuak gauzatzen ibili gara.
18. HELBURUA: HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA
Otsailaren 4an, ohitura jarraituz, Agate Deuna ospatu ohi da Euskal Herrian. Guk, ikastolan otsailaren 2an ospatu genuen eta lurra esnatzeko asmoz "Oles oles" abestia kantatu genuen guztiok batera. Aldez aurretik gai honen inguruko lanketa egin genuen eta ulertu genuen Euskal Herritarrak izanik, gure arbasoek ere euskal lurrarekin harreman handia izan zutela, adibidez nekazariek. Ohitura hau uzta asko jasotzeko sortutakoa da eta gaur egungo belaunaldiei transmititzea oso garrantzitsua ikusten dugu.