5. HELBURUA: GENERO BERDINTASUNA
Urtero bezala, Urretxindorra Ikastolan gure aldarrikapena egingo dugu. Aurten, begirada Ikastola inguruko kaleetan jarri dugu. Zenbat dira emakumezkoen izenak dituzten kaleak? plazak? parkeak? eta zenbat dira gizonezkoenak? Errealitate hau geletan landu dugu eta Ikastolako gelak eta pasiloak emakumezkoen izenekin bete ditugu. Aldarrikapena auzora eramateko, Ikastolako hesietan ikasleek geletan landutako euskal emakumeen plakak ikusi ahal izango dituzue, “Kaleak emakumeonak ere badira!!” lelopean.
Horretaz gain, Maurizia emakumearen aldeko bideo bat sortu dute LH 3. mailako ikasleek
18. HELBURUA: HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA
Korrika heltzear dago eta HH2ko umeak egun horretan korrikan egiteko kamisetak prestatzen egon gara.
Koloretako tenperak eta esponjak hartuta kriston arte lanak egin dituzte gure txikitxuek. Kalera irtetzeko
irrikitan gaude!
18. HELBURUA: HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA
Hurrengo hiru asteetan, Zirimola Aisialdi taldearen eskutik, "Bilbon pilota euskaraz" proiektuan parte
hartuko dugu. Euskal jolas eta jokoak gure kulturan euskaraz bizitzeko esparru berriak sustatzea helburu
duen egitasmoa honetan, ikasleek frontoian erabiltzen diren material desberdinak probatzeko aukera
izango dute: zesta-punta, potoak, xisterak, pala, esku pilota...