APIRILA
7. HELBURUA: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Lh4. mailakoek energia berriztagarrien eta agenda 2030 helburuen inguruko tailer teoriko-praktikoa izateko aukera izan dute “EKO-OIZ” Elkartearen eskutik.
Energia berriztagarriek garapen arduratsuan duten garrantziaz jabetu gara, eta egunerokotasunean energia eoliko, hidrauliko eta eguzkiaren energiak dituzten adibideak ikusi ditugu.
1. HELBURUA: POBREZIA DESAGERTZEA
Gaur apirilak 12, UNICEF-eko ordezkari bat izan dugu gure ikastolan. GKE-en funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dugu, zein herrialdeetan lan egiten duten, zer nolako laguntza eskaintzen duten, herrialde ezberdinetako egoera, behar eta gabeziak… Nolabait, ikastolan landutakoa eta errealitatea parekatu ditugu. Hortaz, gure azoka solidarioan egindako lana eta LH osoak egindako ekarpenek daukaten garrantziaz ohartarazteko eta honen inguruko kontzientzia zabaltzeko balio izan digu. UNICEF-eko ordezkariak pozez eta sorpresaz hartu du gure diru laguntza, 765€ biltzea lortu baitugu, aurten eta aurreko urtean bilduta bi azoka solidarioei esker. Ekimen honetan LH6 eta DBH1-ko ikasleek hartu dute parte baina esfortsua ikastola komunitate osoak eginikoa izan da, beraz ESKERRIK ASKO DANORI.
15. HELBURUA: LEHORREKO BIZITZA
Aste honetan Haur Hekuntzako 5 urteko umeak Basondora joan gara egun pasa. Basondo basafaunaren babesleku bat da, zoologiko batekin alderatuz guztiz ezberdina dena.
Egun ederra izan da gaurkoa, bertan animalia ezberdinen bizitza egoerak azaldu dizkigute, orkatzak, basurdeak, oreinak, azeriak, basakatua... gehienak Berreskuratze Zentro ezberdinetatik etorritakoak. Ia guztiak atzeraezinak diren kalte batzuk dituzten animaliak dira, eta beraz, ezinezkoa da eurek naturara berriro birsartzea. Bisitaren azkenengo zatian animalia batzuk hartzeko aukera izango dugu ere.
18. HELBURUA: HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA
Kulturartekotasunaren astea ospatu dugu aste honetan. Herrialde ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu, haien jantziak, kultura, hizkuntza, janariak… Gurasoen parte hartzea ezinbestekoa izan da gai honetan eta etxetik ekarri dituzten argazki eta objektuekin erakusketa ederra sortu dugu. Mila esker zuen laguntzagatik !