KABIA

Kontakturako: kabia@txorierribhi.com



Dakizuenez, gaur, Maiatzak 17, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako eguna da.

Horregatik galdetu egin ginen zer den gorroto honen sortzailea.

Gorrotoa ezberdinarekiko eta ezezagunarekiko beldurrak eragiten du LGTBIQ+ kolektiboa ez onartzea. Gorrotoa ez da aukera bat, bakarrik mina eragiten baitu eta zuen lagun edo kideren bat desberdina bada, ez etiketatu. Etiketak arroparentzako dira, ez pertsonentzako.

Amaitzeko, argi utzi nahi dugu edozein eraso ikusten baduzue, mesedez, salatu, ez bihurtu konplize bat.

Maitasuna eskubide bat da, ez dadila martirio bat bihurtu

MAH00556.MP4
MAI 17 19.MP4

Ekintza honetan bideo hauek atera genituen.

BIDALITAKO ARGAZKIAK 2019

KABIA 2019



















EPEA: Argazkiak bidaltzeko epea amaitzen da OTSAILAK 1 (OSTIRALA)



NORA BIDALI ARGAZKIAK: “kabia@txorierrihbi.com”.


BI ATAL: Berdintasuna (GIZON-EMAKUME); Berdintasuna (LGBT).

IRIZPIDEAK parte hartzeko:

1) Txorierriko institutuko ikaslea(k) izatea

2) Berdintasuna jorratzea edota aldarrikatzea.

3) Aurpegirik ez ikustea.

4) Orijinalak izatea (norberak egitea argazki berriak lehiaketan parte hartzeko).

5) Berdintasun mota zehaztea (bietan parte hartu ahal da).

6) Argazkian bertan ezin da izena/abizena jarri baina email-ean agertu behar dira

argazkiaren egilearen izen-abizenak eta taldea (Adibidez: Josu Alberdi DBH4B).

7) Banaka zein taldeka parte hartu ahal da.

EPAILEAK:

1) “Kabia feminista” taldearen kideak (Batxilergoko eta DBHkoak)

2) Hezkidetzako kideak (Asier eta Lorena)

3) Zuzendaritzako bat

HELBURUAK:

1) Ikasleek berdintasuna lantzea.

2) IKTko baliabideak erabiltzea.

3) Ikasleen sormena jorratzea.

4) Ikasleen inplikazioa bultzatzea institutuan.

EPEA: Argazkiak bidaltzeko epea amaitzen da OTSAILAK 1 (OSTIRALA) NORA BIDALI ARGAZKIAK: “kabia@txorierrihbi.com”.

OHARRA: BIDALITAKO ARGAZKIAK, WEBORRIALDEAN ETA INSTITUTUAN JARRI AHAL DIRA; IRABAZTEN DUTENAK INSTITUTUKO SARRERAN JARRIKO DITUGU, BESTEAK BESTE.

PARTE HARTZAILEAK:



EKAINAK 1

Institutuko jaietan aldarrikapen feminista egiteko tartea hartu genuen eta idatzi genuen hurrengo manifestua irakurtzeko aukera izan genuen:

Kabia(diskurtsoa)

MAIATZAK 10

La Manadaren kasuan epaileek azaldu dute haien ebazpena. Dakizuenez, hiru epailetik batek boto partikularra eman du, neska bat taldean bortxatu zuten bost gizonak absolbitzeko eskatuz. Beste biek jarri diete zigorra, fiskalak eskatu baino nabarmen arinagoa.

Eztabaidagarriak dira zigorraren iraupena eta formatua, baina benetan iraingarria epaiaren argumentazioa da: ez du bortxaketa deliturik ikusi, “abusua” baizik.

Epaiaren argumentazioarekin erasoaren ardura neskaren gain utzi du auzitegiak. Ikuspegi miopea, injustua eta matxista da eta babesgabetasun juridiko hau bera ere bada indarkeria mota bat emakumeentzat.

APIRILAK 20

Gune feminista bat zabalduko dugu institutuan ostiral honetan: "Kabia". Elkarrekin hitz egiteko, indarrak batzeko, feminismoaren inguruan hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko gunea izango da. Atsedenaldian elkartuko gara batxilergoko 2.A gelan aurkezpena egiteko eta DBH2, DBH3, DBH4 eta batxilergoko ikasleei zabalik egongo da.

Animatzen?