1. EGUNA (2024/04/22)
Gaur "Istituto Comprensivo Mentana" ezagutzera etorri gara. Eskola hau Erromatik 35 minutura dago, zentro publikoa da eta bi eraikin ditu: San Giorgio eta Brunnelleschi. Azken hau eraikin berria eta modernoa da. Goizean goiz Federicak eta Cinziak, ingeleseko irakasleek eta Erasmus + proiektuko ordezkariek, ongietorria eman digute. Gure lehenengo jarduera instalazioetatik bisita gidatua egitea izan da. Hasiera batean arreta eman digun lehenengo gauza izan da Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako haurrak elkarrekin ikastetxe berean daudela; izan ere, pasabide berdinean Lehen eta Bigarren Hezkuntzako klaseak daude.
Genovan ikastetxe bat bisitatu duten lankideek esan duten bezala, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek 10-15 minutuko bi atsedenaldi egiten dituzte eskola-egunean (8:00-13:30). Aurten Lehen Hezkuntzako ikasleek "Jarraibide Aktiboak" izeneko jarduera bat egiten hasi dira. Horretan, luzatze-ariketa batzuk egiten dituzte atsedenaldietan, ohitura osasungarriak sustatzeko.
Gela bakoitzean 23 ikasle inguru daude. Batzuetan, laguntza irakaslea dute ikasgelan, berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleei laguntzeko.
Haur Hezkuntzan ikasleak ez dira adinaren arabera taldekatzen, Euskadiko ikastetxeetan ohikoa den bezala. Horrela, gela berean, 3, 4 eta 5 urteko ikasleak elkarrekin ikusi ahal izan ditugu. Aipatzekoa da euren Haur Hezkuntzako gelen eta gureen arteko antzekotasunak nabariak direla, argazkietan ikus daitekeen bezala.
Lehenik eta behin, balio sozial eta zibikoen klase batean egon gara. Bertan, gaur Lur planetaren eguna zela azaldu diete eta biriziklatzearen garrantziaz hitz egin diete. Bigarren orduan, ikasleak UNICEF proiektu baten parte den jarduera bat egin dute. Bertan, haien arteko komunikazioa sustatzen duten espazioak sortzen dituzte. Hurrengo saioan ikasleen artean ohitura osasungarriak lantzen duen STEAM jarduera bat aurkeztu digute. Horretarako, collage bat egin behar izan dute janari osasungarriak irudikatzeko. Eguna amaitzeko, literatura klase batera joan gara, eta James Joyce ikasi dute.
2. EGUNA (2024/04/23)
Gaurko egunean ere Federicak eta Cinziak eman digute ongietorria.
Lehenengo saioan ingeleseko saio tradizional bat ikusi dugu. Deigarri iruditu zaigu ikasleak gu gelan sartzean altzatu egin direla. Honen inguruan galdetu dugunean, irakaslea ala eskolako langile bat gelara sartzean umeak altzatu behar direla erantzun digute, ohitura hori mantendu egiten dutela.
Ingeleseko saioekin jarraituz, Lehen Hezkuntzako ikasleek ingeleseko hiru saio dituzte, baina askotan ez dira errespetatzen. Saio hau Middle School-n (Lh6) denez, ingeles orduak errespetatu egiten dituzte. Ingeleseko irakasleek ahozkotasuna hobetzeko ahalegin handia egiten dute umeekin eta bi lema jarraitu egiten dituzte “learning by doing” eta “The more you speak the better you speak”, hau da “ eginez ikasi” eta “zenbat eta gehiago hitz egin hobeto hitz egingo duzu”.
Hurrengo saioan, Federica eta Valentinarekin (gaztelaniazko irakaslearekin) bildu egin gara eta eskolaren inguruko hainbat gauza azaldu dizkigute.
Eskola honetan, 1200 ikasle inguru daude eta 140 irakasle. Atzo komentatu genuen bezala, eskoalak bi eraikuntza ditu eta beraien asmoa urte batzuen barru Brunelleschi DBH-ko eraikuntza izatea.
Orain dela bost urte inguru eskola berria, Brunelleschi, eraikitzeko beharra ikusi zuten, izan ere, Mentanako populazioa, asko hasi da azkenengo urteetan. Hazkuntza honen zergaitietako bat atzerritarretik heldutako ikasleak dira eta orokorrean europako ekialdetik (Polonia, Albania, Rumania…) datoz.
Hezkolako proiektuei burua hainbat gauza komentatu dizkigute:
Eskolaz kanpoko ekintzak: kirola, antzerkia, musika terapeutikoa, laborategia, argazkigintza dira arrakastatsuenak.
“Reading is cool”: school hitzarekin jolasteko asmoarekin aukeratu dute izen hau. Proiektu honetan literatura klasikoa irakurtzen dute (kapitulo bat hilabetero) eta irakurritakoari buruzko galderak eta hausnarketal egiten dituzte. Bide batez ingelesa ere praktikatzen dute.
“Continuata”: oso proiektu interesgarria iruditu zaigu eta ikasleek egiten dituzten hiru etapa aldaketetan egiten da. Etapa baikoitza amaitzear dagoenean talde horretako ikasleek hurrengo etapako lehenengo mailara pare bat bisita egiten dituzte urduritasuna apur bat arintzeko.
Geroago geografia saio bat ikusi dugu. Momentu honetan egiten ari diren proiektuaren izena “The place of my heart” da, hau da, “Nire bihotzeko lekua”. Proiektua CLIL proiektu bat da beraz geografia eta ingelesa lantzen dituzte aldi berean.
Ikasle bakoitzak oso gustuko duen herri italiar bat aukeratu behar du eta horren inguruko aurkezpen bat prestatu behar du gainontzeko ikasleei azaltzeko.
Egunari amaiera emateko 4. mailako gela batera joan gara eta heldu garenean ipuin baten erreprezentazio bat prestatuta zuten guretzako. Geroago abesti bat abestu digute eta apur bat dantzatu dugu umeekin batera.
3. EGUNA (2024/04/24)
Lehenengo orduan Cinzia eta Federikak Italiar gosari goxo bat prestatu digute.
Hurrengo saioari hasiera eman baino lehen, INVALSI azterketa (proba diagnostikoa) egiten ari zen ikasle batekin apur bat egoteko aukera izan dugu. Guk egiten dugun bezala, froga ordenagailua erabiliz egiten dute eta italiera, matematika eta ingeleseko maila neurtzeko helburua dauka.
Ikusi dugun bigarren saioa L.H. 4 mailako ingeleseko klasea izan da. Irakasleak aurretiaz azaldu digun bezala, hasiera lasaiago bat izateko, hiru abesti jarri dizkie umeei. Geroago, bi komiki entzun ditugu eta entzungaiak amaitzean, bigarrenaren itzulpena egin du irakasleak ikasleen laguntzaz.
Saio hau amaitzean, kotxez, San Giorgio eraikuntzera joan gara. Astelehenean esan genuen bezala, San Giorgio eraikin zaharrago bat da. Eskolako zuzendariak, idazkariak eta udaletxeko ordezkari batek egin digute ongietorria eta eskola erakutsi digute.
Beranduago, MUOVINSIEME proiektuari ekin diogu eta herritik zehar 20 minutuko paseo txiki bat eman dugu ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz.
Egunarekin bukatzeko, Brunelleschira hurbildu gara berriro eta musika saio bat disfrutatu dugu. Saio honetan irakasleak bi abesti jarri ditu eta, taldeka, kartulina batean musikak sentiarazi diguna margoztu behar izan dugu. Amaitzeko, talde bakoitzak bere artelanari izena jarri diogu eta besteei azaldu diegu.
4. EGUNA (2024/04/26)
Gaur Erromara joan gara LH2ko ikasle batzuekin. Bertara 45 minutuko autobus bidaia egin dugu. Eskolako irakasleetariko bat hainbat urtetan Erromako gida turistikoa izan dela aprobetxatuz txango hau antolatu dute. Umeak txikiak zirenez, bi geldialdi egin ditugu bakarrik: Sant'Angelo gaztelua eta bere alboan dagoen parkea. Erroma jendez beterik zegoenez, txangoa oso polita izan da, baina nekagarria.