4. EGUNA (2024/05/16)
Gaur job shadowing-arekin jarraitu dugu herri berri batean: Materan.
Materak nazioarteko ospea lortu du (UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an) bere antzinako hiriagatik, Sassi di Matera, «Materako harriak» esan nahi duena. Sassiak historiaurreko asentamenduetatik sortzen dira (trogloditak) eta Italiako lehen giza asentamenduetako batzuk direla uste da.
"Scuola dell 'Infanzia Lazazzera" bisitatu dugu. Istituto Comprensivo Statale ¨Pascoli¨osatzen duten hiru zentroetako bat da. Gaurkoan, ikastetxe osoko zuzendaria, Erasmus + Proiektuaren koordinatzailea eta haur hezkuntzako irakasle bat izan ditugu gurekin.
Haur Hezkuntzako ikastetxera iristean, lau urteko ikasleek ongietorria egin digute ingelesezko abesti bat abestuz: "Hello". Ondoren, hiru, lau eta bost urteko taldeak performance artistiko batean aritu dira: "Viva la vida... en la escuela Pascoli".
Segidan, bideo bat jarri digute sarreran jarritako pantaila digitalean, ikastetxea aurkezteko eta haren filosofia eta hezkuntza-estiloa erakusteko (zer eskaintzen duten, zer zerbitzu dituzten, ikasle-motak...).
Geroago, hiru urteko gela batean sartu gara, eta bertan ikusi dugu nola garatzen dituzten hainbat jarduera ipuin tradizional baten inguruan, "Sossy and the doszing village", paperezko formatua, pantaila digitala eta tabletak talde txikitan tartekatuz.
Jarduera hori ikasle txikienekin amaitzean, estalitako sarrerara joan gara (euriak programatutakoaren egokitzapen bat) 4 urteko gelako talde batekin egoteko. Hemen egiaztatu ahal izan dugu, beste ikastetxeetan bezala, taldeko irakasle tutoreak hezkuntza bereziko beste maistra batekin partekatzen duela gela, ikasle guztiei laguntzeko.
Jarduera hau aire zabaleko bi taldetan antolatu da, Materako plater tipiko baten osagaiak bilatzeko: "Cialleda". Alde batetik, zientzialariak daude, mikroskopio digitalak erabiliz naturako materialak behatzen dituztenak, plateraren osagaiak barne; eta, bestetik, esploratzaileak, maisu-maistren arrastoei jarraituz lorategian ezkutatuta dauden osagaiak aurkitu behar dituztenak.
Jarduera dibertigarri hau amaitzean, bost urteko talde batekin jarraitu dugu espezializazio gela edo laboratory batean, techno-lab ikastetxe honetan esaten dioten bezala. Duela gutxi, Hezkuntza Sailaren finantziazio batek eraberritu du gela hori, eta, laguntza horren bidez, hainbat gune prestatu dituzte, hala nola psikomotrizitate-gela.
Espazio honetan hormako eta zoruko proiektorea erabiltzen dute jarduera artistikoak garatzeko. Saio honetan ikasle txikiak "Immersive Art" bidaian sartu dira: bertako artistetatik (L.Guerricchio) margolari espainiarretara (J.Sorolla). Hori guztia jolasa eta mugimendua ikasteko modu gisa erabiliz. Programazio mota horiek ikastetxeko STEAM jardueretan daude bideratuta.
Egunari amaiera emateko, lehen hezkuntzako ikastetxeko liburutegian, eskola-komunitate osoa gure zain egon da lehen aipatutako plater tipikoa dastatzeko: La Cialleda. Gune honetan esperientziak partekatu ahal izan ditugu beste maistra batzuekin eta ikastetxeko familia batzuekin, hauek ere jardueraren antolaketan parte hartu baitute, instrumentu eta abesti tradizionalekin topaketa polita girotuz.
Oso talde sendo eta bizi-bizia duen zentro batean egotearen sentsazioarekin agurtu dugu elkar. Biharko eguna besterik ez zaigu geratzen Italiako eskolei agur esan eta Txomin Arestirengana itzultzeko.
5. EGUNA (2024/05/17)