1. EGUNA (2024/04/15)
Gaur lehen eguna izan da Genovako Istituto Comprensivo Nicolò Barabino eskolan. Goizeko lehen orduan, eraikin nagusian izan gara, non Francescak, zentroko Erasmus+ proiektuaren arduraduna eta eTwinning proiektuaren arduradunak harrera egin digun.
Eskola hau Genovako garrantzitsuenetako bat da, 1.200 ikasle baino gehiago ditu eta hainbat eraikinetan banatuta dago. Hirian erreferentziazko eskola publikoa izateaz gain, hezkuntza-eskaintza Haur Hezkuntzatik Batxilergoaren baliokidea izango zena daukagu, hau da, 3 urtetik 18 urteetara.
Ikasgelako ikasleen kopurua aldatu bada ere, hain ikastetxe handia delako, jakinarazi digute haur-hezkuntzan ikasgelen banaketa ez dela gurea bezalakoa. Bestalde, lehen eta bigarren hezkuntzan 23 ikasle inguru egoten dira ikasgeletan, gure ikastetxean bezala, beraz jende asko dagoela ematen du lehen begiradan.
Irakasle kopuruari dagokionez, 180 inguru dira, horrela, eraikin bakoitzeko arduradun bat egoten da koordinazioak egiteko.
Proiektuei dagokienez, bakoitzak arduradun bat du, eta zuzendaritza-taldea zuzendari batek, bi zuzendariordek eta idazkari batek osatzen dute.
Goiz osoan egon garen klasera joan aurretik, Francescak eskolako eraikin nagusiaren sarrera historikoa egin digu, eraikina XV. mendean eraiki baitzen. Hasiera batean hiriko familia boteretsuenetako baten bizilekua izan zen, Imperiale familiarena. Ondoren, ospitale izatera pasatu zen, azkenean, ikastetxe bihurtuz.
Klasean italiera eta ingelesezko beste saio batean izan gara, irakaslea bera izateak harrituta utzi gaitu. Dirudienez, ingeleseko irakaslearen irudirik ez daukagu italiako hezkuntza sisteman ezta musika-irakaslerik ere.
Arreta deitu digun beste alderdi bat jolastokira ateratzeko aukerarik ez izatea izan da, dirudienez ikastetxeak espazioarekin dituen arazoak dira egoera honen arrazoi. Horrela gaur ikasleak gela berean egon dira denbora guztian 08:00etatik 13:00etara (bazkaltzera joateko ordua), bitartean atsedenaldi txiki bat izan dutelarik.
Arratsaldean 14:30etan, bilera bat izan dugu, eta bertan izan dira proiektuetako eta zuzendaritza-taldeko arduradun guztiak. Luze hitz egin dugu hainbat gairi buruz, herrialde ezberdinen arteko hezkuntza-sistemak alderatu ditugularik. Elkarrizketa oso gustukoa eta aberasgarria iruditu zaigu.
Bi ikastetxeak elkarri opariak banatu ondoren, agur esan diogu elkarri, eta biharko geratu gara, "Mare e montaña" proiektuaren eskolaz kanpoko irteeraz gozatzeko.
2. EGUNA (2024/04/16)
Gaur, asteartea, "Zentro zibikoa" izeneko eraikina bisitatu dugu goizean, bertan baitaude bigarren mailako eskolako ikasgeletako batzuk. Eraikina nola zegoen banatuta erakutsi digute, antolaketari buruz adierazi digute kolore ezberdinetan banatzea erabaki zutela, gela bakoitzari kolore bat emanez eta bakoitzean ematen diren ikasgaien arabera bereiziz. Espazioak modu eraginkorragoan erabiltzeko metodologia horri DADA (Didattiche, Ambienti De Apprendimento) esaten zaio.
Eraikina ikusi ondoren, "MARE E MONTI" k aurrera eramaten dituen proiektuetako batez gozatu ahal izan dugu, irteera batean parte hartuz. Horrela, bigarren hezkuntzako 1. mailako ikasleek egin duten txangora gonbidatu gaituzte (gure Lehen Hezkuntzako 6. mailaren baliokidea). Irteera hau Italiako Talde Alpetarraren borondatezko lankidetzarekin burutu dute. Boluntario talde horren laguntzarekin, hainbat irteera programatuta dituzte ikasturtean zehar, ikasle guztiei Italiako paraje naturalak ezagutzeko aukera emateko. Ingurua gehiago ezagutu eta ingurumenaz kontzientziatzeko ekintza izatetik aparte, herbolario bat ere egin dute.
Ikasle, irakasle eta boluntarioekin batera, mendira joan gara guztiok elkarrekin, ikasgelan ikasitako inguruko landareak eta zuhaitzak ikustera. Tontorrera iritsitakoan, fitxa batzuk bete dituzte, bidean jaso dituzten landareei buruzko informazioarekin.
Arratsaldean, Erasmus+ proiektuko arduradunarekin eta ikastetxeko irakasle batekin bazkaldu ondoren, Walt Disney izeneko haur eta lehen hezkuntzako ikasleak dauden beste eraikin batera joan gara. Leku horretan, instalazioak ikustera lagundu gaituzte. Ondoren, lehen hezkuntzako ikasgela batean sartzeko aukera izan dugu, non ikasle gehienak hainbat lekutatik datozen. Gertukoa eta lagunkoia izan den harrera azpimarratu nahi genuke; izan ere, bi ikasle boluntariok beren burua eskaini dute interpreteak egiteko, gaztelaniaz bazekitelako.
Egonaldiari amaiera emateko, ikasturte amaierarako prestatzen ari diren dantza baten entsegu batera joan ahal izan gara. Proiektu horretako irakasleak, dantzaz gain, hainbat zailtasun dituzten ikasleengan sortzen duen gozamenaz hitz egin digu.
3. EGUNA (2024/04/17)
Gaur goizean berriro ere atzoko Salgari eraikuntzara bueltatu gara, Walt Disney bezala ezagutzen dena. Bertan Haur Hezkuntzako gela batean hasi dugu gure eguneko ibilbidea. Ikastetxe honetan, gurean ez bezala, adin ezberdinetako ikasleak gela berdinean batzen dituzte, horrela 3, 4 eta 5 urteko umeak gelak elkarbanatzen aurki ditzakegu. Sartu garen momentuan ikasleak fruta jaten ari ziren, beraiek daukaten proiektu bati erantzuna emanez, guk egiten dugun moduan, horrela kultura eta ohitura ezberdinetako umeak fruta jaten dutela ziurtatzen dira. Oso harrera ona egin digute eta aurreko egunean bezala ikasle batek bere burua eskeini du bere ikaskideak aurkezteko.
Bukatu ondoren, eraikin berdinean zegoen Lehen hezkuntzako gela batean sartzeko aukera izan dugu. Gela horretan keinu hezkuntza lantzen egon dira, bideo dei batean bidez, irakaslea gaixorik baitzegoen. Keinu hizkuntzaren erabilera komunikatzeko beharrak dituen ikasle baten inklusioa errazteko erabiltzen dute, gainera irakasleak esan digu konturatu direla beste ikasle batzuentzako, ezaugarri bereziak dituztelako, oso erabilgarria den tresna batean bihurtu dela. Normalean abestiak erabilktzen dituzte hainbat kode ikasteko, modu honetan beraientzako ekintza erakargarri eta motibagarriago bihurtzen da. Oso jarduera interesgarria iruditu zaigu eta guk geuk ere modu aktiboan parte hartzeko asmoarekin, Zea Maysen Negua Joan da eta bideoa aurkeztu diegu, beraiek entzun eta interpretatuz.
Eraikin horretatik alde egin aurretik, beste jarduera interesgarri bat ikusteko aukera izan dugu patioan. Birziklaketaz jabetzeko jolas bat egin dute, non ikasleek patiotik utzitako zaborra hartu eta mailakatu behar zuten zakarrontzien koloreen arabera.
Arratsaldean, DBHko eraikina ezagutu dugu. Aipatu beharra dago eraikinak oso ezberdinak direla, batzuk besteekin konparatuz baliabide gehiago dituztelarik.
Eraikina ezagutu ondoren gela batean lantzen ari ziren proiektuaz gozatzeko aukera izan dugu. Proiektu horren helburu nagusia, zakarrontzitik jasotako gauzei bigarren bizitza bat ematea izan da, horretarako proiektu bat sortu dutelarik. Kasu honetan zakarrontzian aurkitu zituzten aulkia klasiko batzuk berriztatzen aritu dira, hauek garbitu, lijatu, ohialak berriztatuz, errespetu handiko ekonomia ziklikoaren garrantzia azpimarratuz.
Eguna bukatzeko, DBHko matematika saio bat ikusteko aukera izan dugu, zatiki eta frakzioen erabilera hain zuzen ere.
4. EGUNA (2024/04/18)
Buongiorno guztioi!
Gaur goizean Lehen Hezkuntzako eraikinetako batera joan gara "Mazzini" izenekoa. Gela bat bisitatzera gonbitau gaituzte, bertan plastika lantzen egon dira, haiek sortutako ipuin bat kartoietan margotzen. Irakasleak ipuina aurkezpen bitartez erakutsi digu, bertan katu bat eta izarren arteko harremana kontatzen da, era metaforiko eta erakargarri batean.
Eskulan honekin bukatu dutenean, pentsamendu konputazionala lantzeko ariketa batean parte hartu dugu. Bertan, ipuinarekin konekzioa eginez, robotikoa den katu bat erabilltzen erakutsi digute. Ekintza horretan katu itxurako robot bati agindu ezberdinak eman behar zaizkio, ondoren esandakoa betetzen duelarik. Ikasleak oso motibatuak egon dira eta ekintzaz asko disfrutatu dute, ondoren "merienda" txiki bat egin dutelarik.
Ondoko gelan, 3Dko inpresora bat aurkeztu digute, guretzako esperientzi berria eta erakargarria iruditu zaigu. Inpresora honen funtzionamendua azaldiu ondoren, galdetu diegu zenbateko kostu eta mantenimendua behar duen. Arrituta geratu gara ez baitzaigu hain garestia iruditu, horrela etorkizunean eskolan bat izateko auekra hipotetikoaz hitz egin dugu. Eman ahal zaizkion erabilerak hainbat dira, esate baterako, beraiek 3Dko pertsonaiak sortzen dituzte ikasleekin elkarlanean.
Arratsaldean, LHko beste eskola batera joan gara, orain arte ezagutu gabeko eraikina, beste ikastetxeetik urrunago dagoena, mendi bidean. Ingeleseko saio batean parte hartu dugu eta ingelesa nola lantzen duten ikusteko aukera izan dugu, jolas batean ere parte hartuz. Guretzako oso aipagarria iruditu zaigu ikastetxe honetan ingeleseko irakasle espezifikorik ez egotea, honen irudia normalean tutoreak hartzen du, azterketa bat pasatu behar duelarik.
Ingeleseko saioa bukatzeko, bertako ikasleek TXOMIN ARESTIko ikasleentzat marrazkiak egin dituzte opari bezala, haien burua aurkeztuz lantzen ari ziren gramatikako formak landuz.
5. EGUNA (2024/04/19)