Proiektu honen bidez, Irungo iruditegi kolektiboari gure aletxoa eskaini diogu, besteak beste, sinbolikoki bada ere, kale-izendegiari 5 izen gehiago txertatu dizkiogu: Carolina Atxukarro, Asun Casasola, Mertxe Tranche, Itziar Mendizabal eta Danae Riaño. Emakume hauek diziplina eta eremu ezberdinetan erreferente izan dira, dantzan, berdintasunaren aldeko borrokan, historian zein aktore lanetan sekulako lana egin dute, eta horren isla da beren ibilbidea. Horregatik, ikasleek, Irungo herritar gazteenek, alegia, horiek egindako lanaren berri izatea nahi dugu.
Proiektu honek zentzua izan dezan, oso garrantzitsua izango da ikasleek elkarren artean trasmisio lana egitea. Ikasturte batean maila bateko ikasleek Irungo emakume erreferenteak aukeratu eta haien bizitza ezagutu eta landuko dute. Baina egitasmo honek ez du aurrera egingo adin ezberdinetako ikasleen artean transmisiorik ez badago. Hori dela eta, proiektu honek zentzua izango badu, behar-beharrezkoa izango da ikasle zaharrenek DBHra etorriko diren ikasle horiei azaltzea emakume hauek nortzuk izan ziren eta zergatik diren garrantzitsuak.