Transmisioa
2022-2023 ikasturtea
2022-2023 ikasturtea
Proiektu honen bidez, Irungo iruditegi kolektiboari gure aletxoa eskaini diogu, besteak beste, sinbolikoki bada ere, kale-izendegiari 5 izen gehiago txertatu dizkiogu: Teresa Errandonea, Eneritz Furyak, Miren Gaztañaga, Irati Gonzalez eta Leire Landa. Emakume hauek diziplina eta eremu ezberdinetan erreferente izan dira, kirolean, musikan zirkuan zein antzerkian sekulako lana egin dute, eta horren isla da beren ibilbidea. Horregatik, ikasleek, Irungo herritar gazteenek, alegia, horiek egindako lanaren berri izatea nahi dugu.
Proiektu honek zentzua izan dezan, oso garrantzitsua izango da ikasleek elkarren artean trasmisio lana egitea. Ikasturte batean maila bateko ikasleek Irungo emakume erreferenteak aukeratu eta haien bizitza ezagutu eta landuko dute. Baina egitasmo honek ez du aurrera egingo adin ezberdinetako ikasleen artean transmisiorik ez badago. Hori dela eta, proiektu honek zentzua izango badu, behar-beharrezkoa izango da ikasle zaharrenek DBHra etorriko diren ikasle horiei azaltzea emakume hauek nortzuk izan ziren eta zergatik diren garrantzitsuak.
Kultura eskola ekimenaren barruan, Berdinki Zirku Garaikide Elkartearen eskutik “Mikra” ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dugu. Emanaldi honen bidez rolen, identitatearen eta botere harremanen inguruko dinamikak lantzen dira. Koldo Arakistain eta Irati Gonzalezen proiektua da zirku hau. Esan gabe doa guretzat oso garrantzitsua izan dela Irati berriz ere gure artean izatea, hain zuzen ere, 3 ikasturtetan landu den proiektu hau borobiltzen lagundu digu azken bisita honen bidez. Mila esker, Irati!
Irati Gonzalezen bisita
Eneritz Furyak-ek mezua bidali zigun
Miren Gaztañagarekin bideo-deia egin genuen
Teresa Errandoneak mezua bidali zigun
Leire Landaren bisita
Mikra ikuskizuna ikastetxean