RASTRILLO SOLIDARIO

Abenduak 14an, eskolako FPkoek, urtero bezala, rastiloa antolatu zuten. Han Txikigune bat jarri zuten, eta Haur Hezkuntzako umeek ekintza honetan parte hartu genuen, ekimen honi gure laguntza emateko.

Gabonetako marrazkiak margoztu genituen, Olentzerori gutuna idatzi genien, eta aurpegiak margoztu genituzten. Dantzatu ere egin genuen, beraz primeran pasatu genuen.

Han Olentzero eta Mari Domingi egon ziren, eta nola ez gure gutunak emateko aukera izan genuen eta haiekin argazkia atera genuen.

Oso goiz polita pasatu genuen denok elkarrekin.