Octubre/urria

Hiru urteko gelan ebaluazio honetan gorputzaren proiektua landuko dugu. Gorputzaren irudi mental bat izateko, gorputza eskemaren garapen egokia izatea funtsezkoa da. Beraz, umeek gorputza nola osatuta dagoen eta bere funtzioak zeintzuk diren jakitea oso garrantzitsua da.

Honetan laguntzeko aurrera eraman ditugun ariketen artean ispiluen jolasa da. Ikasleek, bere gorputzako ataletaz kontzientea izango da eta harremanak lantzeko lagunduko dio. Halaber, irudiez sortutako txartelekin, gorputzako atalak ukitzen eta identifikatzen jolastu dute.

Azkenik, gure taldeko ikaskideak ezagutzeko eta neskak edo mutilak diren jakiteko argazkietaz baliatu gara klasifikazioak egiteko.

Lau urteko gelakoek gero eta letra gehiago ezagutzen goaz. Irakurtzen eta idazten ikasteko lehenengo pausua gure izena eta ingurukoen izenak ezagutzea da. Hau horrela izanik, gure izena ezagutzeaz gain, lagun eta senitartekoen izenak identifikatzen ari gara, eta hortik hasita letrak ikasten doaz umeek.

Horretarako ekintza asko egin ditugu: gure izenak idatzi ditugu, birpasatuz eta kopiatuz, lagun batzuen izenak ere idatzi ditugu, bai folioetan eta bai arbela txikietan, gure izenen letrak moztu eta ordenean pegatu ditugu.

Umeek esandako hitzetan bokalak bilatzen egon gara ere. Gero hitz horiek dituzten kontsonanteak ikusi ditugu, horien soinuak ezagutzea garrantzitsua da. Eta letra horiek ezagutzen ditugun izenetan bilatu ditugu, noski.

Hemen daude bost urtekoek Herrera metodoarekin lan egiten. Haientzat oso dibertigarria da, joko pilo dituelako, letrak bilatzen dira hitz desberdinetan, irudiekin batera hitzak identifikatzen dira, letren trazua egiten dira, letrekin erritmoak lantzen ditu, etabar. Horretaz gain oso partehartzaile da.

Metodo horrekin umeek irakurketa eta idazketa teknologien bidez ikasten dute, eta zalantzak oso erraz argitzen.

Beste aldetik, joko hauekin ikasleek taldean lan egiten ikasten dute, ariketak taldeka egiten direlako eta haientzat hori pizgarri bat gehiago da.