Zirkuitu elektrikoa muntatu behar dugu!

1. Proiektuko argiztatze-sistema diseinatu behar dugu. Horretarako hainbat puntu kontuan hartu behar ditugu:

- Zenbat bonbilla konektatu behar ditugu?

- Nola konektatuko ditugu? 

- Zergatik erabaki dugu bonbillak horrela konektatzea?



2. Lortutako informazioaren arabera, argiztatze-sistema diseinatu eta eraikiko duzue.


3. Txosteneko atala osatzeko, honako puntu hauek garatuko ditugu:

- Proiektua aurrera eramateko landutako informazioaren laburpena.

- Eraikitako zirkuitu elektrikoaren eskema elektrikoa eta funtzionamenduaren azalpena.

- Proiektuan neurtutako tentsio, intentsitate eta erresistentzien taula osatu.

- Eraikitze-prozesua: adieraz ezazu honako taula honen arabera zein izan den eraikuntza-prozesua.

- Bestelako hobekuntzarik proposatu al duzue proiektuan? Zein?


4. Prestatu duzuen txosten digitalaz baliaturik, egin ahozko aurkezpena .


Zer dakigu zirkuitu elektrikoei buruz?