0. SARRERA

Errugbia pertsonak hezteko baliabide bikaina da.

Errugbian balio moralak oso garrantzitsuak dira: adiskidetasuna, errespetua, adeitasuna, sakrifizioa, talde-lana eta diziplina, besteak beste.

Kirol aproposa iruditzen zait gaitasun fisikoak lantzeko; indarra, abiadura, erresistentzia eta malgutasuna.

    "Futbola basatiek jokatzen duten zaldunen jokoa da; errugbia, berriz, zaldunek        jokatzen duten basatien jokoa da."