BERRIAK


Ikerkuntza zientifikoaren ezaugarri nagusiak antzemateko gaitasuna ebaluatzeko jarduerak

publicado a la‎(s)‎ 14 may. 2015 6:38 por Pilar Etxebarria   [ actualizado el 14 may. 2015 7:19 ]

 “Heziberri 2020, Derrigorrezko Hezkuntzaren Curriculumaren Planteamendu Orokorra” dokumentuan adierazten den bezala, honela ulertzen dugu gaitasun zientifikoa:

“Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean erabiltzea sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta aplikazio zientifikoteknologikorik esanguratsuenak erabiltzea hainbat testuingurutan, errealitatea ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta bizitzako alor eta egoera guztietan erabakiak arduraz hartzeko.”

 Gaitasun horrek lau osagai hauek ditu:

1. Erabakiak hartzea mundu naturalari buruz eta gizakiak hartan eragindako aldaketei buruz.

2. Problema zientifikoak identifikatzea eta ikerkuntza txikiak egitea.

3. Sistema eta fenomeno naturalak deskribatzea, azaltzea eta aurreikustea ezagutza zientifikoa erabiliz.

4. Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturalaren sistemak eta prozesuak erlazionatzea. 

Berritzegune Nagusiko aholkulariek,  bigarren osagaia lantzeko jarduera eta proposamen didaktikoen bilduma burutu dute. Oso interesgarria arlo guztietan  metodologia zientifikoa erabili ahal dugula antzemateko:



Zientzia Azoka

publicado a la‎(s)‎ 26 abr. 2015 1:54 por Pilar Etxebarria

Esperimentuak eta ikerketa zientifikoak gustatzen bazaizkizue, datorren larubatena pilo ikusteko aukera ederra dituzue Zientzia Azokan

Zientzia Azoka 2015 ekitaldia datorren larunbatean,  15/ 04/25ean, ospatuko da Bilboko Plaza Berrian,  lau eremu hauetan:
  • Plaza Barriko arkupeak: 65 taldeen lanak ikusgai izango dira
  • Esperimentuen Txokoa: haurrek eta helduek esperimentuak egiteko tokia
  • Praktika Gunea: esperimentu askeak egiteko leku
  • Eszenatokia:  diplomak eta sariak banatzeko gunea.

Zientzia Proiektuak: deialdia

publicado a la‎(s)‎ 26 abr. 2015 1:48 por Pilar Etxebarria

Informazioa: Zientzia hezkuntza proiektuen 15-16ko deialdia,
  • Eskabidea egiteko epea: 2015eko apirilaren 15etik maiatzaren 5era arte, biak barne.

Entrada sin título

publicado a la‎(s)‎ 17 mar. 2015 15:29 por bego iturgaitz

http://www.theguardian.com/teacher-network/teacher-blog/2014/aug/20/classroom-attend-school-fresh-food-healthy-eating-students

Mintegiaren deialdia

publicado a la‎(s)‎ 16 ene. 2015 0:04 por Pilar Etxebarria

Datorren asteartean, betiko ordutegian, gure Mintegia berriro dugula gogoarazten dizuegu (2015-01-20). Lantzeko gaiak ondorengoak ziren:

  • Giza gorputza
  • Izaki bizidunak / Ekosistemak







Ekarri zuen esperimentuak partekatzeko!

Zientzia Hezkuntza Formakuntza

publicado a la‎(s)‎ 16 dic. 2014 5:15 por Pilar Etxebarria

Zientzia Hezkuntza Programa
Datorren otsailerako
​ ​, Berritzegune Nagusiko aholkulariek
 bi ikastaro antolatu dituzte
Zientzia Hezkuntza formakuntza zabaltzeko. Hauen helburua da Zientzia Hezkuntza Programan sartu ez diren irakasleek 
ere
​ ​
formakuntza hau  jasotzeko aukera izatea, haien barne itunpeko ikastetxeetako
​ irakaslea
k
​ ere​
(hainbat berritzeguneetatik ikastetxe hauen interesa helarazi digute).

Programako ikastetxeek jasotzen dituzten laborategi-baliabideak erabiliko dira, ondoren, interesa izan ezkero, nahi duenak bere kabuz
​eskura​
 ditzan. Beraz, ez d
​a​
diru-dotaziorik
​ego​
ngo.
Horrela egiten duten lehen aldia denez, froga moduan bi ikastaro bakarrik eskeiniko ditzte, Lasarten Haur Hezkuntzarako ba
​t​
eta
​ Bilbon,​
Lehen Hezkuntzarako bestea
​, biak​
 euskaraz.

Ikastaro bakoitzerako parte-hartzaile kopurua 25 izango da. Ikastetxe bakoitzetik ikastaro bakoitzean 2 irakasle, gehienez, aurreikusten dugu. Eskaera oso handia izango balitz, ikastetxe bakoitzetik, gutxienez, irakasle batek parte hartzea lehenetsiko genuke.
Berritzeguneak
Izena emateko linkak hauek dira (bertan informazioa ere irakur daiteke)

Otsailak 4 eta 5: 17:00 - 20:00
Otsailak 6: 9:00 - 15:00

Fase I: Orduak: 12 Tipo: Presentziala
Otsailak 11 eta 12: 17:00 - 20:00
Otsailak 13: 9:00 - 15:00

Órbita Laika: Telebistako programa berria

publicado a la‎(s)‎ 3 dic. 2014 8:59 por Pilar Etxebarria   [ actualizado el 3 dic. 2014 9:00 ]

Igandeetako gauetan, 23:etan, zientziarekin hitzordua dugu programa berri baten bidez, oso komiko ezagun baten eskuetan, Angel Martín. Programa Órbita Laika deitzen da eta atal dibulgatzaile desberdinak ditu: esperimentuak, elkarrizketak, berriak...Haien artean, gure Raúl Ibañezek matematikako txokoa eramaten du.

II Jornadas sobre la Enseñanza de las Ciencias en Infantil y Primaria

publicado a la‎(s)‎ 24 nov. 2014 12:40 por Pilar Etxebarria

Elvira González, Berritzegune Nagusiko Zientzia Aholkularia, Madrilen ospatu diren HH eta LHan Zientziaren ikaskuntzari buruzko  II.Jardunaldietan egon da eta bere blogean kronika txiki bat egin du. Hona hemen esteka:

II Jornadas sobre la Enseñanza de las Ciencias en Infantil y Primaria

Mintegiaren 2.saioa: deialdia

publicado a la‎(s)‎ 12 nov. 2014 4:16 por Pilar Etxebarria

Mintegikideak:

Hilabete oso bat pasatu eta gero, gure mintegiaren 2.saioa laster egingo dugu. Adostutako egutegian geratu ginenez, datorren asteartean, 2014-11-18an, izango da betiko ordutegian ( arratsadeko 15:00-17:00).

Gogoratu BAM-Begoñako Andra mari Irakasleen Unibertsitateko Eskolan garatuko dugula. Han bertan Robertok laborategiko antolakuntzaz hitz egingo digu eta ikerketa prozesu batzuk aztertuko ditugu

BAM, Barraincua Kalea, 2, Bilbao. Nola heldu

 

1-10 of 12