Lan Koadernoa

Helburua
Lan-Koaderno honen helburua laguntza ematea da hiri-ibilbidea egitean. Lan-koaderno honek lagunduko digu herriko informazioa biltzera.
Edukiak
Ibilbide honetan aspektu desberdinak landuko dira: geologia, flora, fauna, paisaia eta hiri-matematika.
Ataza
Informazio horrekin hiru mapa tematiko egingo ditugu (talde bakoitzak mapa bat) edozein pertsonak irakur ahal izateko eta herria beste ikuspuntutik ezagutzeko.
Garapena
Geldiguneak aukeratzean, ikastaro honetan bat baino ez dugu aukeratuko baina ikasleekin eginten duzuenean 4-5 geldigune aztertzea komenigarria izango litzateke.
Geldigune bakoitzean hiru aspektu landuko dira lehen aipatu dugun bezala: geologia-paisaia, flora eta fauna eta hiri matematika.
Getxo herria aukeratu dugu eta hain zuzen Areeta auzoa. Areetako Xake plazan hasiko gara ekintzak egiten. Horretarako, taldeka egongo gara eta talde bakoitzak aurreko hiru aspektuak landuko ditugu.
 Bigarren puntua, Areetako Txurruka kaia izango da. Hemen, berriro taldeka lana egingo dugu baina orain talde bakoitzak aspektu bat aukeratuko du. Gero, 5. saioan, komunean jarriko dugu hartutako informazioa, gida osatzeko.
 
Ċ
zientziak paseatzen,
23 mar. 2010 12:38
Comments