Zientzia-hezkuntza 2018-2019


Xede-helburua

 

Zientzia-hezkuntza Programaren xede-helburua da Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan  zientzia konpetentzia garatzen laguntzea, irakasleei prestakuntza etengabea emanez, haien ezagupenak eguneratuz eta irakasteko estrategia  didaktikoa berritzaileak bultzatuz.
 
2018-2019 ikasturtean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) arloetan berrikuntza-proiektuak garatzeko deialdiari lotua dago. Haren informazioa   Berritzeguneetako Zientzia eta Teknologia arloko eta Lehen Hezkuntzako aholkularien bidez zabalduko da.
 
Ekimen honek hainbat atal ditu:

1. STEAM hezkuntzarekin lotutako helburuak.

• STEAM Hezkuntza bultzatzea. 
• STEAM arloak integratzea. 
• Generoa eta berdintasuna.
• Lehen Hezkuntzako irakasleei gelarako baliabideak (laborategikoak zein didaktikoak)  eta estrategia didaktikoak eskaintzea.
• Indagazioan / ikerketan oinarritutako zientziaren ikasketa bultzatzea. 
• Teknologia berrien erabilera (mikroskopio digitala, balantza digitalak, termometro digitalak, APQUA  10-12 moduluak…)

2. Ezaugarriak
  • Parte hartzen duten ikastetxeek diru-laguntza jasoko dute laborategi-baliabide berriztatzaileak erosteko: mikroskopio digitalak, termometro digitalak, balantza digitalak, APQUA 10-12 kitak...)
  • Izena ematen duten ikastetxeetako irakasleek BNko aholkulariek emandako prestakuntza jasoko dute.
  • Prestakuntzan parte hartuko duten irakakasleek baliabide didaktikoak jasoko dituzte eta ikasturtean zehar informazio osagarria eskuragarri izango dute site honetan.
  • Zientziaren jarduera bultzatzen duten instituzioeen informazioa jasoko dute.
  • Irakasleek ikasleekin egindako lana aurkezteko konpromezua hartzen dute. Hau ikasturtearen bukaeran, Maiatzean, ospatuko den goiz bateko Jardunaldian egingo da.



3. Modalitateak.

a) Zientzia-hezkuntza, Haur Hezkuntza.

b) Zientzia-hezkuntza, Lehen Hezkuntza.

Zientzia-hezkuntza 2018-19.ppt


Deialdia. Ikastetxe Publikoetan STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) arloetan berrikuntza-proiektuak garatzeko dirulaguntzen eskaintza.

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 19koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei dei egiten baitzaie 2018-2019 ikasturtean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) arloetan berrikuntza-proiektuak gara ditzaten. (IE4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).