Lupa / Mikroskopio digitalak

Mikroskopio digitala da ordenagailu bati lotutako USB baten bidez, edozein prestakin, pantaila batean ikustea ahalbidetzen duena. Ordenagailua kainoi bati lotua badago, prestakina gelako pantailan proiekta daiteke eta tamaina oso handian ikusiko da.

Lupa/Mikroskopio digitalak bere softwarea dakar, behin instalatu ezkero aukera asko ematen dituena, hala nola, prestakinaren argazkiak, argazki-sekuentziak (time-lapse) eta bideoak hartzea. Gainera, softwareak edizio hainbat aukera ere eskaintzen ditu argazkien gainean lan egin edota argazkiak manipulatzeko.

 Edizio-aukerak aldatzen dira mikroskopio-motaren arabera. Ohikoenak irudiaren gainean marraztea, idaztea, neurriak hartzea, argazkiak konparatzea edota bata bestearen gainean jartzea izaten dira. Gainera, irudiak inportatu eta esportatu daitezke e-mail bidez elkartrukatzeko. Ondoren, dokumentuetan eta multimedia aurkezpenetan jartzeko erabil daitezke.

MIKROSKOPIO DIGITALAREN ERABILERA ETA APLIKAZIO DIDAKTIKOA

Mikroskopio digitalaren ezaugarriak, aplikazio didaktikoa eta harekin lotutako jarduera didaktikoak. Hemen gure sitesean aurki daitezkeen jarduera batzuen bilduma dago. Batzuk LHrako, beste batzuk DBHrako eta hainbat bi etapetako ikasleentzak pentsatuak daude. Pdf-a deskargatu.

https://drive.google.com/file/d/0B_XmsySV0YC6eXFUMzFHbmhGU0E/view?usp=sharing


MIKROSKOPIO DIGITALAZ EGINDAKO BIDEOAK ETA ARGAZKIAK

Bideo honetan Zadorra Ibaiko ur-mikroorganismoak ikus daitezke. Uretan ogi zatiak jarri eta egun batzuk geroago guzti hau ikusi zuten Badaia BHI-ko ikasleek. Irudiak Nuria Solorzano irakasleak eskaini ditu. 100X handipena erabili zuten bideoa egiteko.

Vídeo de YouTube


TIME LAPSE. Bikarbonato sodikoaren kristalizazioa.

12 ordutako prozesua 20 segundutan ikusia. Ken-a-vision mikroskopio digitala erabiliz egina.

Vídeo de YouTube


ZIENTZIA HEZKUNTZA PROGRAMAN ERABILITAKO MIKROSKOPIO DIGITALAK

Mikroskopio digitalei buruzko informazioa interesgarria:

  • Mikroskopio digitala zientzien didaktikan (I)Sarrera
  • Mikroskopio digitala zientzien didaktikan (II)Mikroskpio-motak
https://docs.google.com/viewer?a=v&pid=sites&srcid=ZGVmYXVsdGRvbWFpbnx6aWVudHppYWhlemt1bnR6YWVraW1lbmF8Z3g6NTE2NDU2N2E1ZDQxYzE2ZQ
http://ken-a-vision.com/support/software-downloads
https://drive.google.com/file/d/0B_XmsySV0YC6cjJfYUZGd1J3UGc/view?usp=sharing
  • Kalibrazio puntuak. Mikroskopioa ordenagailuan kalibratzeko argazkiak. Argazki bakoitzean agertzen den marra 1 mmtakoa da. 20xko kalibrazioa

                         40x kalibrazioa

                         100xko kalibrazioa


  • Digital Blue Qx5 (agortua dago)