Aurkezpena / Presentación

                                                Castellano
                                                Euskera    
 

                                                                                                                             

Hezkuntza Sailak Hezkuntza zientifikoa bultzatzeko konpromisoari jarraituz, martxan jarri du hamaikagarren ikasturtez (2008-2019) ikastetxe publikoei zuzendutako Zientzia-hezkuntza Programa, Berritzegune Nagusiko Zientzia eta Teknologia arloko  aholkulariok gidatua.

Helburu nagusia, zientzia arloko gaietan, Oinarrizko Hezkuntzaren etapetan (HH eta LH)  hezkuntza zientifikoa bultzatzea da. Konpetentzia zientifikoa ondo lantzeko nahitaezkoa da laborategiko jarduerak egitea eta, bide batez, zientzia gazteentzako erakargarria egitea. Programan sartzen diren ikastetxeek diru-laguntza jasotzen dute zientzia-aholkulariok gomendatutako laborategi-baliabideak erosteko.

Era berean, Programan parte hartzen duten ikastetxeetako hainbat irakaslek prestakuntza jasotzen dute baliabide horiek erabiltzeko eta ikasleekin jarduera didaktiko praktikoak egiteko. Ikasturtean zehar  ikastetxeek prestakuntza jarraitua eta laguntza teknikoa jasotzen dute.

2008-2018 ikasturteetan zehar, Zientzia-hezkuntzan 242 ikastetxek  parte hartu dute, HH-LHkoak eta DBH-koak. Haietako 550 irakasle inguruk formakuntza jaso dute GARATU eta Prest-Gara ikastaroen bidez.

Sites honen xedea, Programarekin lotutako  baliabide didaktikoak eta zientziak irakasteko informazio interesgarria eskeintzea da. Irekia denez, irakasle guztientzako erabilgarria izatea espero dugu. 

Ongi etorri.

Zientzia Hezkuntza Programan (2008-2018) parte hartu duten ikastetxeen zerrenda.


Zientzia-hezkuntza Ikastetxeak 2008-2018 alfabetikoki.doc



Zientzia-hezkuntza Ikastetxeak 2008-2018 alfabetikoki.doc