Baratzean ikertzen


Ikastetxe askotan baratza eta negutegiak jarri dira ikaslegoak haren garrantzia, prestaketa, zainketa eta ekoiztutakoa jaso ahal izateko.

Zientzia Hezkuntza Programan ikerketa bidezko ikasketa bultzatzeko, jarduera praktiko ugari proposatzen ditugu.
Jarraian baratzarekin lotutako arloak lantzeko hainbat jarduera bildu ditugu.

Baratza bat antolatzeko orduan, hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Garrantzitsuenak dira: luuzorua, ura, flora, fauna, klima eta orientazioa.

LURZORUA ETA URA

Edukiak

Jarduerak

  •  Lurzoruaren osagaiak eta ezaugarriak.
  •  Osagai bizigabeak eta osagai biziak.
  •  Sakonera.
  • Lurzoruaren ur-edukia eta iragazpena
  • Kondentsazioa negutegian
  • Uraren zikloa

1.  Lurzoruaren osagaiak bereiztea: hareak, buztinak, harritxoak, sustraiak, zomorroak, ura….

2.  Toki ezberdinetako lurzoruak jaso eta aztertzea.

3.  Ongarrien eragina ikertzea.

4.  Lurzoru desberdinen ur-edukia aztertzea

5.  Lurzoru ezberdinetako iragazpena: lurzoru hareatsua, lurzoru buztintsua, lurzoru nahasia…

6.  Plastikoan kondentsatutako uraren jatorria aztertzea

7.  Uraren zikloa botila batean

Jarduerak:

Lurzoruaren konposizioa aztertzea

Freskagarrilata baten ura nondik dator?

Lurzorua eta ura

Urarenzikloa botila batean.

APQUA 10-12– 14. Unitatea: Gozoa azken tantaraino?


 FLORA

Edukiak

Jarduerak

·     Landatuko diren landareak: haziak, landaretxoa, sustrai-zatia, lurpeko zurtoin-zatia…

·     Baratzean ateratzen diren belar txarrak

·     Onddoak (lizunak, perretxikoak)

·     Landare-zelulak

1.  Landareen atalen behaketa: haziak, loreak, zurtoinak, sustraiak, fruituak.

2.  Hazien ernetzean eragiten duten faktoreak (sakonera, hezetasuna, argitasuna…).

3.  Landare baten hazkuntza aztertzea: luzapena, hostoen tamaina, loreen agerpena….

4.  Landarearen argiranzko luzapena ikertzea.

5.  Garraioa zurtoinean zehar.

6.  Hostoen pigmentuak lortu eta bereiztea.

7.  Lizunen behaketa.

8.  Tipula eta porruaren zelulak mikroskopioz behatzea.

  Txostena: Landare loredunak ikertzeko jarduerak.

Jarduerak:

  • Hainbat haziren behaketa
  • Tamaina ezberdinetako haziak landatzen baditugu, zein ernatuko dira lehenago?
  • Zer gertatuko da hazi baten ernatze-baldintzak aldatzen baditugu?
  • Lorearen atalak behatzea
  • Landare bat kutxa itxi batean sartzen badugu, norantz haziko da?
  • Hosto baten pigmentuak lortzen baditugu, zein koloretakoak izango dira?
  • Tipularen epidermisa. Zenbatekoa da zelulen tamaina?

 Txostena: APQUA 10-12

Jarduera: 9.Unitatea: CO2 eta bizitza

 

 FAUNA

Edukiak

Jarduerak

·      Baratzeko animaliak. Onuragarriak (lur-zizareak, marigorringoak, armiarmak)  eta kaltegarriak (landare-zorriak, kakarraldoak, Tuta absoluta…)

·      Baratzeko animalien elikadura

·      Lurzoruko sare trofikoa

 

1.  Baratzeko animaliak jaso eta behatzea (mikroskopio digitala)

2.  Animalien elikadura aztertzea

3.  Animalia txikiak harrapatzea

4.  Sare trofikoa aztertzea

 

 Jarduera: Orbeleko zomorroak harrapatzeko tranpa

Jarduera: Baratzeko lurzoruaren sare trofikoa aztertzea.


 

KLIMA ETA ORIENTAZIOA

Edukiak

Jarduerak

·      Tokiaren kokapena eta orientazioa: eguzki-orduak, haize nagusiekiko babesa….

·      Negutegi-efektua     

1.    Eguzki-orduak egunean zehar eta urtean zehar kalkulatzea.

2.    Negutegiaren tenperatura aztertzea. 

 


ZIENTZIA HEZKUNTZAKO BALIABIDEAK BARATZAREN IKERKETAN

Termometro digitala

Balantza digitala

Mikroskopio digitala

APQUA 10-12 moduluak

Baratzean Ikertzen. Ingurugelako aholkulariek prestatutako aurkezpena. (pdf)

https://drive.google.com/file/d/1GgbOER5dhj5Oj0g0D2RiLH6bmVIWv6-j/view?usp=sharing

Eskola Baratzaren Erabilpen Didaktikoa: Saio praktikoa

Ingurugelako aholkulariek Bizkaian antolatutako saio praktikoa erabili zuten materiala eskuragarri jarri dute.  Arabako eta Bizkaiko  Hezkuntza zientifiko, teknologiko eta ekintzailetzaren berrikuntzarako proiektu duten ikastetxeentzei zuzendua zegoen. (baliabideak. pdf)

https://drive.google.com/file/d/1fY8vq933pPP1J4yl6GY84K-oVfK_NA8F/view?usp=sharing

BIBLIOGRAFIA

La huerta, un espacio para investigar. Hilda Weissmann.

http://www.investigacionenlaescuela.es/articulos/12/R12_5.pdf

CEIDA. Eskola baratzea.

https://www.berrigasteiz.com/site_argitalpenak/docs/800_ingurumena/8002004001e_eskola_baratza_e.pdf

Ihitza aldizkaria: Eskolako Agenda 21 Zabaltzen. Eskola Baratza

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/boletin_revista/ihitza40/es_ihitza/adjuntos/ihitza40.pdf