00.Zientzia eta lan zientifikoa

Ezagutzatzat har dezakegun sineskera eta ezagutzatzat har ez dezakegunaren arteko aldea egia- eta froga-irizpideetan dago.

Honetaz ZIENTZIA arduratzen da.

Zientzia hitza latineko scire (jakitea) hitzetik dator.

Oinarrizko ezagutza zientifikoa beharrezkoa al da ?

Eguneroko bizitzan gizakiok esparru ezberdinetan mota ezberdineko eginkizunak burutzean nolabaiteko erabakiak hartzen ditugu. Erabakiak hartzerakoanerrealitatearekin bat datorren informazioren jabe izatea ezinbestekoa egiten zaigu.

Ezagutza zientifikoa eta zientziaz jakitearen garrantzia

Zientziaren oinarrizko kultura ezinbestekoa da gaurko gizartean

Zientziaren ezagutzaren beharra

Gizarte demokratiko batean, herritar guztiek izan behar dituzte gai zientifikoei buruzko oinarrizko ezagutzak, erabakiak hartzerakoan informatuta egoteko eta adituen mendean soil-soilik ez egoteko.

Zer da ezagutza zientifikoa?

Zientziaren bitartez lortzen den errealitate materialaren deskripzioa eta ezagutza

Zer da zientzia?

Kontzeptu honen barne metodo zientifikoa eta ezagutza zientifikoaz gain empresa zientifiko osoa sartzen da : ikerketa lanak , talde lanak, dibulgazio iharduerak, elkargoak , adostutako estandarrak, …..

Zientzia metodiko eta sistematikoa da : metodo zientifikoa

Zientzia guztiona da

Zientzia talde-lana da eta arrakasta izan dezan, beharrezkoak dira zenbait gauza:

  • Publizitatea
  • Esperimentuen emaitzen eta datuen erabilera askea
  • Lanaren erreprodukzioa,beste batzuek egiaztatzea,alegia.

Zientziak gure bizitza aberasten du; eta guztion onerako,gu guztiona da.

Horrez gain, nahiz eta ikerketak egiteko espezializazio handia behar izan, zientziak munduaz ematen duen ikuskera den-denon eskura dago, eta zientzialari guztien betebeharra da jendeak, oro har, zientziaren emaitzen berri izatea.

Richard Feynman (1918-1988) -Fisikako Nobel sariduna

"Ez bazara gai zure lana zertan datzan amonari azaltzeko, zuk ere ulertzen ez duzun seinale"