Zientziak 2

ZIENTZIAK 2.DBH

Ozono geruzaren geroa

Ozono geruza edo ozonosfera Lurraren atmosferko gas geruza da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honek Eguzkiaren argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du eta horrela, kaltegarriak diren izpietatik babesten gaitu. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan, zientzialariek lehen aldiz ikusi zuten zenbait produktu kimikoak ozono geruza kaltetu egiten zutela bere lodiera murriztuz eta, beraz, bere eraginkortasuna txikiagotuz. Eta are okerrago, Antartikan geruza honen lodiera askoz txikiagoa zela aurkitu zuten eta onozono geruzaren hondamendiak ondorio larriak ekarriko zituela ondorioztatu zuten.

Ikerketa gehiago egin ondoren ozonoa murriztea eragiten zuen faktore nagusiak zirela klorofluorokarburoak (CFC), batik bat spray, hozte sistemak eta aire egokituak aurkitu ziren.

1987an neurri orokorrak hartu beharra ikusita, herrialde batzuetako ordezkariak bildu ziren, Montrealgo Protokoloa sortzeko. Gaur egun 191 herrialdek Protokolo hau jarraitzen dute. Akordio horri esker ozono geruza kaltetzen duten substantzien % 95 murriztu da.

Eta zorionez hala izan da. Atmosferan ozono defizit handiagoak azaleko minbizia eta kataratak kasuen gorakada nabarmena ekarriko zuen. Horrez gain, erradiazio ultramorearen gehikuntzak Lurran dagoen fitoplankton-maila erabat murriztuko zuen,eta itsasoetan elikagai nagusiak piramidearen oinarrian biodibertsitatea eragingo zuen. Ozono geruzaren kalteak landare hazkundean ondorio negatiboak ekarriko zituen.

Hala eta guztiz ere, protokoloaren arrakasta izan arren, azken mendean zehar ozono geruza egindako kaltea oso larria zen. Adituen arabera, 2050. urtera arte itxaron beharko da laurogeiko hamarkadan izan zituen mailetara iristeko. Irtenbideak are ezkorragoak dira Antartikako inguruan, estimatzen da 2065.urtera arte ez direla maila horietara iritsiko .