Zelan dago antolatuta Biblia?

Bibliako 73 liburuetan testu bat aurkitu gura dozunean, ezin dogu orrialde-zenbakia erabili, argitalpen bakoitzaren orrialdeak eta letrak ez diralako bardinak. Horretaz, Biblia holan antolatzen da:
 
- Liburuaren izena. Laburdura idazten da. Esaterako, San Joanen Ebanjelioa: Jn
- Kapitulua. Zenbaki batez adierazten da, testuaren tamaina berekoa: 13
- Txatala edo bertsikulua. Kapitulu bakoitxa txataletan banatuta dago. Txatalak testuan bertan dagoz adierazita, zenbaki txikien bidez: 14-15
 
Jn 13, 14-15 " Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri. 15 Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen."
 
 
Comments