Covid19

   Aurrera egin behar dugu! Bizi dugun egoera berezi honen ondorioz, gure plangintza pixka bat egokitu behar izan dugu, baina ez diogu pausoak emateari utzi, gure proiektuarentzako urte berezienetako bat izango den honetan. Proposamen berriz beteta ditugu galtzak:

   - Abuztuaren amaieran, martxan jarriko dugu berriro “ANTZERKI FISIKOA, MASKARAK ETA CLOWNA” 11. Nazioarteko Laborategia Pablo Ibarluzearekin. Dagoeneko hainbat pertsonak eman dute izena, Andaluzia, Madril, Katalunia, Euskadi, Argentina, Kolonbia, Ingalaterra, Frantzia eta Holandatik.

   - Eta Urrian, gure proiektu pedagogiko anbiziotsuena estreinatuko dugu C.E.C.: "CUERPO, ESPACIO, CREACIÓN" ("Gorputza, Espazioa, Sorkuntza"). 6 hilabeteko prestakuntza trinkoa izango da (+550ordu), sorkuntza-lanetan haien estiloa aurkitzeko gai izango diren artista eta sortzaileak prestatzeko helburuarekin. Datozen asteetan emango dizkizuegu xehetasun gehiago, baina informazio guztia jadanik eskuragarri daukazue gure webgunean.

   Eta albiste on gehiago! Duela aste batzuk lankide berria daukat bulegoan: Xabi Basterra. Gaur egun, gure sare sozialak kudeatzen ari da, eta pixkanaka gure eskolako ekoizpen eta administrazio-lanen ardura hartuko du. Ez dakit aurkezpenak egiteko unerik onena den, baina pozarren nago fitxaketa berri honekin, gure eskolari ekarpen handia egin baitio eta are handiagoa egingo baitio etorkizunean ;)

  Bertan behera geratu diren ikastaroak datozen hiletan martxan jartzeko lanean ari gara orain. Nahaste handia dagoenez, nahiago dugu egun batzuk itxaron eta ahalik eta informazio zehatzena eman. Laster izango duzue gure berri.

   Gure aldetik hori da guztia. Animo eta eutsi! Edozer behar baduzue, Xabi eta biok hemen edo gure webgunean ibiliko gara: www.yindeyan.com.

   Besarkada birtual estu eta gozo bana. Laster arte!

  

     Pablo Ibarluzea & Xabi Basterra
     Escuela Internacional Pablo Ibarluzea
     (Investigación y Creación escénica - Dramatic Devising and Research – Ikerketa eta Sorkuntza eszenikoa







e

 Nazioarteko Laborategia:
"ANTZERKI FISIKOA, MASKARAK ETA CLOWN"
2020ko, Abuztuaren 24tik - Urriaren 2ra
BILBOn

Aktore Profesionalei eta engaiatutako aktore amateurri zuzendua 






Nazioarteko Laborategia:
"ANTZERKI FISIKOA, MASKARAK ETA CLOWN"





MUGIMENDUAK, DINAMIKAK ETA MASKAREN JOLASA:

    Antzerkia ekintza da, aditza, mugimendua. Mugimendua eta dinamikak aztertuko ditugu, eta antzerki-hizkuntzan nola aplikatu behar diren ikasiko dugu.

    Ikastaroa hainbat fasetan banatzen da. Eguneroko bizitzaren formen, zein ikasleak berak sortutako egituren dinamikak aztertzen hasiko gara, eta maskaren hizkuntzaren bitartez, ikasitakoaren aplikazio eszenikoa egiten amaituko dugu.

     Sei asteko lan-saioak izango dira
, astean bost egunez eta egunean bost orduz (guztira: 150 ordu). Gorputza aktibatzeko, saioei jarduera fisikoekin hasiera emango diegu. Ondoren, antzerki fisikoaren inguruko teknika eta mugimenduen analisia egingo dugu. Azkenik, maskaren azterketari eskainitako tartea etorriko da. Egingo den lan guztiak bi ardatz izango ditu: inprobisazioa eta mugimenduaren analisia


- Inprobisazioa sormen-prozesu guztien oinarrian dago. Hastapeneko bulkadaren, neurtu gabeko erantzunaren askapena landuko dugu, eta ondoren, ekimen hau taldean aztertuko dugu, ikaslearen gaitasun analitikoa lantzeko. Inprobisazioak sormen-prozesuan dituen aplikazioak zeintzuk diren ezagutuko dugu.

- Mugimenduen analisiak hainbat arlotan lagunduko dio aktoreari: bere gorputzaren kontzientzia hartuko du, adierazteko gaitasuna garatuko du, eta pertsonaien sorrerarako ezinbestekoak diren gorputz-bulkadak ezagutzen lagunduko dio. Mimesi lan baten bitartez, gure inguruko dinamikak antzeztuko ditugu, aktorearen behatzeko gaitasuna pizteko eta dinamika hauek gorputzaren bitartez bere egiteko gaitasuna lantzeko xedez.


    Aldi berean, egituren, formen eta bolumenen analisia bidaide izango dugu, sinpleenetatik hasi eta konplexuenetaraino. Maskaren lanerako eta euren bolumenaren zein pertsonaiaren izaeran daukaten eraginaren ezagutzarako sarrera gisa, egiturak baliatuko ditugu. Egiturekin egiten dugun lanean mugimenduaren zehaztasuna bilatuko dugu. Ondoren, maskarekin egiten diren egoera-jolasetara jauzi egingo dugu, eta aktoreak lan jolasgarriagoa egiteko aukera izango du.

    Lan honekin batera, Espazioaren analisia egingo dugu. Espazioaren ezagutza, aurretik aipat
u den guztia ulertzeko ezinbesteka gakoa da. Espazioan, irrikek, emozioek eta pertsonaiek dituzten norabideak zeintzuk diren ezagutuko dugu. 




    Ikasleek sormen-prozesuari aurre egin beharko diote ikastaro osoan zehar. Egoera honek, bidean aurkitzen dituzten arazoen konponbideak bilatzeko atakan jarriko ditu. Irtenbide indibidualak izango dira batzutan, eta ikaskideen laguntza bilatuta bestetan. Prozesu honek, aktore-sortzailea gaitasun kritiko bat garatzera eramango du, taldearen zerbitzura jarriko duena. Aktoreak proposamenak egiten, bere ideiak defendatzen eta gainontzekoen proposamenak aintzat hartzen ikasiko du. Ideien elkartruke hau sormen prozesuan behar-beharrezkoa da; bidenabar, lana aztertzen lagunduko digu, eta izpiritu kritikoa sustatzeko balio du. Ikastaroan atzerriko ikasleek parte hartuko dute, eta horrela, artisten arteko elkartrukea aberastu egingo da.



    Ikastaroan zehar, lan sortzaile eta poetikoagoa egiten ahalbidetuko diguten maskaren forma abstraktuenetatik, joko eszenikoaren arauak zehaztera derrigortuko gaituzten forma zehatzagoetarainoko ibilbidea egingo dugu.

    Bidean aurkituko ditugu: Maskara Neutrala, maskara-objektuak, larba-aldiko maskarak, 
ikasleek sortutako maskara osatuak eta maskara-erdiak, Baliko erdi Maskarak, Commedia de l'Arte eta Clown.



IKASTAROAREN HELBURUA :

     Aktore-sortzailea inspirazio-iturriak gorputzeko motorretan, eta ez psikologian, bilatzeko gai izan dadin trebatu nahi dugu. Mugimenduaren dinamikak ezagutuko dituen, eta dinamika hauek, bere gorputzaren eta espazioaren erabilpenaren bidez, antzerki-hizkuntzara eramateko gai izango den aktore-sortzailea. Margolariari kolore-paleta emango diogu eta pintzela nola erabili irakatsiko diogu. Margotu nahi duen koadro mota ikaslearen erabakia izango da. Euren lanean, pertsonaiak zein eszenak sortzeko, buruaskiak diren aktoreak hezi nahi ditugu eta antzerki-hizkuntza berriak bilatzeko interesa daukatenak.



    Ikastaroaren nazioarteko izaerak Mugimenduaren legeak unibertsalak direla konturatzeko balioko digu. Tokiko adierazpenak eta adierazpen unibertsalak ezagutzen/desberdintzen ikasiko dugu. Emozio unibertsal bat ezagutzera iristen garenean, hondo poetiko komuna ukitzera iritsiko gara. Arlo hau da sakondu nahi duguna.

    Probokaziotik eta bitartekoen gabeziatik lan egiten dugu, ikuslearentzat interesgarria izango den artifiziorik gabeko antzerkia sortzeko. Aktoreak, publikoaren aurrean “biluzik” agertu, eta interesa pizteko gai izan behar du, bere gorputza eta Mugimenduaren dinamiken gaineko ezagutza soilik erabilita, bere gorputza adierazteko bitarteko soiltzat hartuta.



PABLO IBARLUZEA :

    Laudion jaioa eta Pariseko École Internationale de Théâtre JACQUES LECOQ eta Bartzelonako Estudis Escénics El Timbal-en diplomatua. 
Egun, PHILIPPE GAULIER-rek Parisen duen eskolan ematen ditu klaseak eta “CIRQUE DU SOLEIL” konpainiarentzat egin du lan.

    Espainia, Frantzia, Irlanda, Belgika, Norvegia, Ingalaterra, Holanda, Alemania, Suitza, Italia, Suedia,
AEB, Kanada, Brasil, Argentina eta Txekiar Errepublikan aritu da aktore-lanetan. Hainbat testu sortu ditu eta esperientzia zabala dauka sormen-kolektiboko lanetan. Bere ibilbide profesionala inprobisazioaren, sormen-kolektiboaren eta gorputzarekin lotutako lanaren eskutik garatu da.





Informazio Gehiagorako: yindeyan@gmail.com